Itzulpen lehiaketarako izenak emoteko epea bagilaren 15ean amaituko da

Eizie 2006-05-30 02:00   Euskerea berbagai

Literatura Unibersala bildumarako EIZIE alkartearen itzulpen lehiaketarako epea bagilaren 15ean amaituko da.

Literatura Unibersala bildumarako EIZIE alkartearen itzulpen lehiaketarako epea bagilaren 15ean amaituko da. Itzulgaien artean, Chinua Achebe, Emily Bronte, Nadine Gordimer eta Nathaniel Hawthorne dagoz.


Proiektuak aurkezteko epea

2006ko bagilaren 15eko eguerdiko 12ak baino lehenago, EIZIE alkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bialdu behar dira itzulpenak.


Parte hartzeko baldintzak

Lehiatzaileek obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkeztu ahal izango ditue, bakotxari bere lema eta gutunazal zarratua erantsiz (ikus itzulgaien zerrendea).


Aurkeztu beharrekoak

Orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskeraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aitatzen ez danean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letrea, lerro arteko espazioa 1,5).

Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari jagokozanak), lau kopiatan eta bibliografia fitxea (jatorrizko titulua, edizinoa, urtea eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasotakoa bada, helbide zehatza adierazo behar da.

Itzulpen proiektu bakotxak ezizena eroango dau. Aparteko gutunazal zarratu batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadurea eta nortasun agiriaren fotokopia emongo dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adierazoz.

Itzulpen-proiektua postaz bialdu gura izan ezkero, 'Literatura Unibertsala' lehiaketarako dala adierazo behar da gutunazalean.


Adjudikazinorako epaimahaia

Itzulgaiak nori adjudikau, horretarako eratuko dan epaimahai batek erabagiko dau eta holan osotuko da: Eusko Jaurlaritzeak izentautako itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo dituan argitaletxeak proposaturikoa eta EIZIE alkarteak izentautakoa. EIZIE alkarteak idazkari bat be izentauko dau, berbarik eta botorik emoteko eskubide bakoa. Epaimahaiaren erabagia atzeraezina izango da.


Oharrak

Aukeratutako proiektuen itzultzaileei baino ez jake emongo epaimahaiaren erabagiaren barri eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dabe EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilebete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzinoan kalkulauko da.

Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egin, gitxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira eta horreei jagokezan orrialdeen fotokopiak aurkeztu.


Itzulgaien zerrenda 2006

ACHEBE, Chinua Things fall apart 160 (orr.)
BRONTË, Emily Wuthering heights 365 (orr.)
GORDIMER, Nadine Burger’s Daughter 425 (orr.)
HAWTHORNE, Nathaniel Ipuinak (Wakefield)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu