Sententzia euskerearen normalizazinoaren kontrakoa da
2025-07-17 07:45 Euskerea berbagaiEta euskal gizartearen eta erakundeen kontrakoa be bada.

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko udaletan euskerearen normalizazinoa bultzatzeko 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliobakotzea berretsi dau, udal ordezkari bakar bat be ez dauen VOX alderdi politiko euskerafoboaren helegitea ia osotasunean aintzat hartuz.
Azken urteetan, administrazino publikoan euskerearen normalizazinoa eta bizibarritzea bultzatzeko neurrien kontrako eskuhartze judizial ugari salatu ditu euskalgintzeak eta euskal gizarteak, besteak beste, Euskalgintzearen Kontseiluak deituta 2023ko garagarrilean egin zan alkateen agerraldian edota Bilboko kaleak bete zituan zemendiaren 4ko manifestazino jentetsuan.
Orain be euskerearen minorizazinoa betikotzea helburu dauen oldarraldi judizial eta politikoa, Auzitegiak VOXen premisa ia guztia bere egin baititu. Baina, euskerearen normalizazinoaren kontra eta euskal gizartearen borondatearen eta euskal erakundeen kontrako epaia da, izan be, Eusko Legebiltzarrean gehiengo oso zabalez onartutako araudia eta Eusko Jaurlaritzeak landutakoa da Espainiako Auzitegi Gorenak baliobakotu dauena.
Euskerea eta euskal hiztun komunidadea larrialdi linguistiko egoeran dagoz eta normalizazino prozesua atzeraldian sartzeko arriskuan. Administrazinoan euskereak sufriduten dauen minorizazino egoerea gainditu eta euskerearen alde egiteko gitxienekoa jarri eben dekretu horreek baina, beste behin, Espainiako botere judizialak bide hori egitea galarazo dau.
Kontseiluak dei egiten deutse erakunde, agintari, eragile politiko, sozial eta herritarrei sendo adierazo deien oldarraldiaren agerpen sebndo eta larri honen kontra dagozala eta bakotxak jagokon lekutik bultzatu daiala euskerearen normalizazino prozesua, horixe baita justizia sozialean eta gizarte kohesinoan sakontzeko bidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!