Eusko Jaurlaritzeak amaitutzat emon dau EAErako Osasun Itun barri bat adosteko prozesua
2025-07-11 10:54 Euskerea berbagaiHizkuntza-eskubideei jagoken txostena izan da.

Lankidetza publiko-pribatuarenagaz batera, kontrakotasun gehien eragin dauena.
Kontseiluak eta Behatokiak salatu dabe Itunak zein hizkuntza-eskubideei buruzko txostenak ez dituala kontuan hartu euskalgintzearen ahotsak, ezta egindako ekarpenak be. Ondorioz, ez ditu konponduko egun herritar zein profesional euskaldunek sufriduten dituen hizkuntza-eskubideen etenik bako urraketak.
Eusko Jaurlaritzeari eskatu deutse anbizinoz jokatu eta beharrezko neurriak hartu daizala, kalidadeko osasun sistema euskaldun bat lortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!