Idatziozu maite dozun horri

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Euskerea berbagai
Sariak Gabonak udeagaz batera ailegauko dira aurten antza danez: motor bat, eskuko telefonoak, bideo jokoak, Athleticeko eta Realeko jokalarien kamisetak, CD-ROMak, MP3ak... 100 letraguneren truke! Edozelako mezurik ez Sariketeak arau zehatz batzuk ezarri dauz mezuak osotzeko orduan partehartzaileek baldintza batzuk argi izan dagiezan: 1.- Maite dozun horrentzako mezua izan behar dau. 2.- Mezua 100 karakterekoa izan daiteke, gehienez jota. 3.- Euskeraz idatzi behar da, euskera bizi eta askean. 4.- Ez sartu mezu xenofobo, homofobo, xfobo edo iraingarririk; ez dira onartuko ...

Erabilaldia

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Euskerea berbagai
Xabier Paia

Sarean hain xuxen be

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Euskerea berbagai
ELEKA ingeniaritza linguistikoko enpreseak azaldu dauenez, egoera honeek izan dabez gogoan sistemea garatzerakoan:  Erabiltzailearen ordenadoreko sistema eragile edo bulegotika-programearentzat ez dago Xuxen bertsinorik.  Xuxen arruntak eskatzen dauen instalazinoa egin gura ez izatea.  Beste inoren ordenadorean ibiltea eta han zuzentzailea eskuragarri ez egotea.  Web gune batean nabil testua idazten. Zuzenketa-zerbitzua Sistemeak eremu handia dauka zuzendu gura dan testua han idazteko. Informazino hori edozein dokumentutik kopiau eta testu-eremuan imini daiteke. Bi zuzenketa-mueta eskaintzen dauz sistemeak:  ‘Zuzendu’ aukerearen ...

Ibilbide literarioak Euskal Herrian

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Euskerea berbagai
Gabriel Aresti (Uria, Herria, Harria) Literaturea etxe ondoko kale kantoian zure belarrien zain dagoan musikaria da, edota lorategiko bankuaren ertzetik usoei begira bizi dan gizona. Literatureak ke distirea dauka eta farola usaina. Goizero tranbia hartzen dau lantokira joateko eta Plaza Biribiletik pasetan danean, Diego Lopez de Harok agur egiten deutso eskoiko eskuagaz, ezkerrekoagaz kaskoari eusten deutsolako. Begoñako Ama Birjina itxaroten dauka San Anton zubian, uriko armarriaren paisajea beragaz erretratu bat atarateko Nerbioiko islari. Casilda Iturrizarren parkeko larre batean etxun eta ...

Oihutegia: irudi bidezko euskal txata

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Euskerea berbagai
Baliabide teknikoak Honeek dira oihutegian amaraunean sartzeko gitxieneko baldintzak:  Flash-eko azken bertsinoa instalauta euki behar da.  Pentium II edo hortik gorakoa izan behar dau ordenadoreak.  64 MB RAM edo gorakoa izan behar dau.  Internet Explorer 5.0 edo hortik gorako bertsinoa behar da.  Mac ordenadoreetatik be ibili daiteke. Xabier Paia

ETB1, ez atzera ez aurrera

Bizkaie! 2005-05-27 00:00   Euskerea berbagai
ETB1en biziraupenaren sekretua kirol saio eta marrazki bizidunek daukie. Ez da lehenengo aldia inork entzungo dauena euskerea askorentzat ume eta txakurren (eta euskera ikasle mozkorren) berbakerea dala eta horren apologiaren ondorioa da ETB1ek jaso dauen audientziaren emoitza. Eguneko orduak aztertu ezkero, euskerazko kateak goizean eta arrastian daukaz emoitzarik onenak, marrazki bizidunak emoten dabezan orduetan. Batez be, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara. Kontuan hartuta marrazki bizidunak kanpotik jatorkuzala Euskal Autonomia Erkidegora, “zorionak” esan gura deutset bikoizketarako itzulpenetan lanean dabizen danei. Edozelan ...

Ezagutzaren Clusterrak erakundeen kudeaketan euskerea sartzeari buruzko txostena argitaratu dau

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   Euskerea berbagai
Gaur egun Ezagutzaren Clusterrak 164 elkarte bazkide ditu, mota askotakoak (unibertsitatea eta negozio eskolak, aholkularitzak, herri administrazioa eta enpresa). Elkarte horiek elkarren artean konpartitutako ezagutza sare baten partaide izateak aberastasun, eraginkortasun eta operatibotasun handia eskaintzen du Ezagutzaren Clusterretik martxan jarritako ekintzetan. Ekintza horien artean, kudeaketako esperientzien, tresnen eta ikuspegi berrien azterketa lagungarri izango da lehiakortasun maila hobea lortzeko, kudeaketa mailako berrikuntzaren bitartez Bizkaie!

Euskal hiztegiak

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   Euskerea berbagai
Adorez Bostak bat Kultur Elkarteko kideak aspalditik dagoz euskal lexikologiaren inguruan beharrean. Euskara hutsezko hiztegiak landu eta argitaratu ebezan orain urte batzuk: Sinonimoen hiztegia –antonimoduna (1983/1988/1996; Adorez Bilduma: 1,3,8), Euskararako Hiztegia (1986; Adorez 2), Euskararako hiztegia oinarrizkoa (1990; Adorez 4), Eskola Hiztegia-irudiduna (1991; Adorez 5) eta Europa Hiztegia - Eskola berrirakoa (1993; Adorez-6). Ostean, hiztegi elebidunak egiteari ekin eutsen. Holan, Dicccionario 3000 Hiztegia (1996/2002: Adorez 7) eta Diccionario escolar 3000 Eskola Hiztegia (2001; Adorez 8) hiztegi ...

D ereduak be ez

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   Euskerea berbagai
‘Hainbat ............ egurra emon deutsagu aurtengo ligean.’ a) talderi b) taldeari d) taldeei e) taldei Emoitza orokorra: 43,0. B eredua: 28,8. D eredua: 51,3 'Zein dago ondo idatzita?' a) Garrantsia b) Itzua d) Saihetsa e) Platerra Emoitza orokorra: 52,4. B eredua: 42,1. D eredua: 58,7 Adibide horreek biak larritzeko modukoak dira. Zelan egin behar dabe gaztetxoek berba euskeraz ez badabe mugagabea be kontroletan? Neuri izugarria iruditzen jat euskerea goizeko zortzietatik arrastiko hirurak artean aurreko liburuan ...

Jardun, ari, zertu eta ibili

Bizkaie! 2005-05-13 00:00   Euskerea berbagai
Jardun 'Andrea eta biok Madrilera joan ginan eta bertan jardun gendun lehenengo aldiz' Imajinazino beroko irakurleek honezkero pentsauko ebenez, esaldi honen interpretazinoa egiteko ezinbestekoa da senar-emazte horreen gustuak ezagutzea edo senarrak aurretik zer esan dauen jakitea; bestela esanda, testuingururik barik ezingo geunke holako esaldirik itzuli, ezta berbaz berbako itzulpena eginda be. Pasau lei senarra sexu kontuez ibiltea berbetan, edo andreagaz jantzan lehenengo biderrez egin eban aldiaz. Zertan jardun eben, andreak eta senarrak baino ez dabe jakingo. Ari '[...] Bilbora joan zan ...

Hauteskundeetako euskerea

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   Euskerea berbagai
Eusko Alderdi Jeltzalea & Eusko Alkartasuna koalizinoaren izenean, Juan Jose Ibarretxek egin dau berba Azukre-fabrikan, Gasteizen. Maialen Iriartek uste ebana baino beluago ailegau da birlehendakaria Ajuriaeneatik. Ez naz hasiko espliketan zer dan prosodia gaztea, baina inork jakin gura badau kontzeptuaren definizinoa, jo dagiala hiztegira. Seguruenik Ibarretxeren argazkia topauko dau adierazpen grafiko lez. Ez da interpretea nazala edo hizkuntzalaritzea gustetan jatala, baina elebiduna izateak subnormalak garala esan gura ei dau. “Los vascos y vascas confían en el cauce central...” eta handik gutxira “euskaldunek (eta euskaldunesek) erdibidean dute konfidantza...”. Oso ondo dago elebitasunaren legea, baina denporea urrea bada, euskaldunak “despilfarradore” hutsak gara. Horretaz aparte, azentukera arraroa dauka lehendakariak; euskeraz eskema egiten dau eta gaztelaniaz luze garatu (Balzak be bardin egin dau); euskerea be planaren modukoa dauka, librea (eta euskera batuari libreki), asoziatua. PSE-EE alderdiaren partetik ez dot euskerarik entzun. A, bai, parkatu... Patxik “gabon” esan dau, Teruelgo gazte batek Afrikako herrialde baten uriburua aitatuko leukeen lez. Ostera, Lopezek kanpainan esan dauen lez, inoizko gehiena parajetu dira sozialistak euskal kulturara, ikastoletara, etab. Egia da gero kanpainarako sintonian txistu edo txirula baten kantua entzuten dala, baina ...

EGAra bidean

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   Euskerea berbagai
Ez deutsat txarto erixten euskerearen mugarriak bajatuteari. Espero dot holan jenteak hurrago ikusiko dauela euskerea, batez be beharreko tresna beharrezkotzat baino ez daukien horreek. Ez dakiguna da igazko 2.656 ikasle horreetatik zenbat ziran kanpotarrak (zenbat orain gitxikoak eta zenbat aspaldikoak), ez tarteka-martekako agiri horrek ze gaitasun emongo deutsen. Neure lagun batek “titulitis” deitzen deutso horri... eta orduan, zer pasetan da? Leitzako “barberuak” ez dauzela umeen berbakerak ulertzen. Espero daigun Eusko Jaurlaritzeak ganorazko homologazinoak egitea sasi EGA honeekaz. Eta ni ...

Eremu urriko hizkuntzak: horreek barik hobeto ete?

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   Euskerea berbagai
'Hizkuntza bakarra izatea askozaz be merkeagoa da' Beste era batera esanda, ‘danok neure hizkuntzan egingo bagendu’: norbere interesen aldeko argudioa. Benetan gitxi dira mundu zabaleko elebakartasunaren alde ama-hizkuntzea sakrifiketako prest dagozanak. Gauzak holan dirala, danok ingelesa ikasi beharko geunke (edo agian txinera). Jakina, mundu osoan zehar ei dagozan sei mila inguru hizkuntzak bakar batera murriztea berez prozesu karua izan leiteke eta ez ‘askozaz be merkeagoa’. Babelgo mitoaren bertsino modernoa da, hizkuntza desbardinak berba egiteagaitik eraginkortasuna galtzen dogun ustea. 'Holako hizkuntzak ...

Euskerea: hizkuntza eskakizun baliobakoa!

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Euskerea berbagai
Momentu honetan, euskerarik ez dakien irakasle funtzionarioentzat eurentzat be gatxa izaten da lanpostu egokiak topetea: euskerazko irakaskuntzea nagusituz doa, urtez urte, gure hezkuntza sistema publikoan. Askok esan badabe be, euskerearen eskakizuna ez da, esan eta idatzi dan lez, ideologiatik edo eta aurreretxitik sortzen, benetako lan egoeratik baino: zenbat ikastetxe pribatuk kontratetan dabe, egun, euskeraz ez dakien irakaslerik? Gitxi balitz, gitxieneko baldintza hori beteteko itzelezko baliabideak euki dabez eskura: liberazinoa, euskera klaseak, diru-laguntzak euskaltegi eta barnetegietan...hainbeste urte irakaskuntzan ibili ondoren ...

Gazte hizkerearen ganeko jardunaldiak Azpeitian

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Euskerea berbagai
Arazo horren ganean berba egiteko, Euskal Herriko Ipar eta Hegoaldeko gazteak eta adituak alkartuko dira Azpeitian "Gazte hizkerea eta euskereari buruz" berba egiteko. Jardunaldiak 2005eko apirilaren 6an eta 7an izango dira. Euskerea gehien erabilten dan herrietan be, gazteek lagunartean erabiltzen daben hizkerea erderatik hartzeko joerea daukie, nahiz eta euskereak hizkera hori euki badaukan. Urtxintxa Aisialdi Eskoleak eta Ttakun Alkarteak Azpeitiko Euskera Patronatuaren laguntasunagaz antolatu dabezan jardunaldi honeetan egungo euskerazko gazte hizkerearen egoerea aztertu gura dabe. Horretarako, deitutako adituez ganera, gazteek ...

Korrika ikasgela barruan

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Euskerea berbagai
12. Korrika haretan, batzordeak ikastola danetara bialdu eban (ama eskola eta ume hezkuntzatik 18 urtera arte) material didaktikoa. Orain bi urtekoak amaraunean esegi eban, eta edizino barri honetan eskoletara bialdu eta amaraunean imini dauz unidade didaktikoak. Unidadeok Korrika korrika dabizanen artean lantzeko preparauta dagoz, hau da, hamar-hamalau egunerako diseinauta dagoz. Edozelan be, irakaslearen esku lotuko da euren aplikazinoa eta horren luzerea denporean. Inok zetaz nabilen sakonago jakin gura badau, www.erabili.com webgunean topauko dauz unidadeak, euren sarrera eta guzti ...

Agiriak.net

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Euskerea berbagai
Fondoak urtero-urtero agiri barriak gehitu gura deutsoz 100 idazkien taldeari. Edozein kasutan, taldetxu horretan atal nagusi bi dagoz: batetik, dokumentuen zati handi bat dobakoa da, word edo pdf formatuan eskuragarri dagoana. Bestetik, ordainpeko testu batzuk be agiri dira eta hartzaileak, horreek testuak jaso gura izan ezkero, aldez aurreko ordainketea egin beharko dau. Agiri-sortea sendotu guran, inok idazki edo testuren bat eukiko baleu fondo honetan sartu gurako leukeena, ez dagiala duda izan aukerea izango dauela testua webgunean sartzeko. Bestalde, inok testuren ...

Ofizialtasun sinbolikoa

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Euskerea berbagai
Gaur egun zerbitzu publikoan behar egin gura dauenak, euskerarik jakin barik jai izan beharko leuke lan-alkarrizketatan, eta zer esanik ez oposizinoetan. Halan da be, euskeraz jakiteak edozein egoeratan hizkuntza hori erabili ahal izatea esan gura dau. Neuk 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eskatuko neuke gitxienez. Interpreteen kasuan, ostera, zehaztasun handiagoa behar da oraindino: berbarako, Entzutegi Nazionalerako, interpreteak era guztietako euskerea itzultzeko beharrean topau leike bere burua, akusaduak ez daukalako zertan batuaz egin. Suerta leiteke akusadu, lekuko edo deklarazinoa egiten dauen ...

Euskerearen egoerearen adierazleak

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Euskerea berbagai
Berez, Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistemea (EAS) aginte publikoei, euskerearen erabilerearen normalizazino prozesuan jarduten daben eragile eta organoei, eta batez be uritarrei, euskerearen egoereaz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen dauen bilakaereaz informazino zehatza emoteko erremintea da. Informazino hori beharrezkoa da martxan dagozan hizkuntza-politiken eta ekimenen funtzionamentua ezagutu eta ebaluetako, baita horreek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartzeko be, nork bere eskumenen araberakoak. Beste era batera esanda, tresna honek eskura iminten deuskuzan datuak gaurkotasunez betetako estadistikak egiteko datuak emongo deuskuez eta holanik ...