Eusko Jaurlaritzeak 460.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskerearen Erakunde Publikoari

Bizkaie! 2008-02-19 17:42   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz indarrean dauen euskerea bultzatzeko alkarlan-hitzarmenari 2008. urteari jagokon jarraipena emoteko.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz indarrean dauen euskerea bultzatzeko alkarlan-hitzarmenari 2008. urteari jagokon jarraipena emoteko.

Eusko Jaurlaritzeak 460.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskerearen Erakunde Publikoari, Ipar Euskal Herriko hainbat eragile pribaduren lana diruz-laguntzeko.

Euskerearen bizibarritzea Ipar Euskal Herrian helburu dauen hitzarmenak Eusko Jaurlaritzea eta Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoa lotzen ditu; azken hori Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarako gaietarako erakundea da eta honako erakunde honeek osotzen dabe: Estadu frantsesak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Alkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Alkargoak.

2007ko zezeilean sinatutako hitzarmenean, alderdi biek adierazo eben hizkuntz politikearen arloan garatuko dan alkarlana mugearen alde bietako ezaugarri juridikoak kontuan izanda garatuko dala. Hitzarmena mugaz bi aldeko erakunde publikoetan euskerea sustatzeko politikea garatzeko tresna izatea nahi dabela autortu eben sinatzaileek.

'Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian hizkuntzea bat dalako', euskerearen praktikea garatzeko eta atxikitzeko nahia azpimarratzen dabe alderdiek, 'beti be bakotxaren berezitasunak errespetauta'. Alderdi biek adostu eben bakotxaren gizarteko errealidade politiko eta sozialak gero eta hobeto ezagutarazotea eta alkarren arteko adiskidetasuna garatzea.

Ganera, alderdi biek autortzen dabe beharrezkoa dala bien arteko loturea indartzea honezkero martxan dituen edo aurrerantzean izango diran ekimenak bermatzeko.


Lau erronka

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren egitekoak eta lan-lerroak kontuan izanda, hitzarmenaren sinatzaileek lau erronka adostu ditue.

Lehenengo erronkea euskerearen transmisinoa da. Erronka horrek edade guztietako berbadun kopurua hartzen dauenez, aurreko urteetan inkesta soziolinguistikoek erakutsitakoaren bilakaerea erakusten dau.

Bigarren, hizkuntzearen presentziari eta erabilereari jagokon erronkea dago. Euskerearen presentzia garatu gura da bizitza sozial publiko zein pribaduaren arlo guztietan.

Hirugarren, hizkuntzearen kalidadea be aitatzen dau hitzarmenak. Euskerearen kalidadea zaindu eta hobetu gura da, ahoz zein idatziz, erabilera publikoko zein pribaduko arlo danetan.

Azkenik, eta laugarren erronka moduan, hitzarmenak dino helburua euskerearen aldeko jarrerea bultzatzea dala, gizartearen atxikimentua sendotzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu