D ereduko matrikulazinoa bultzatzeko kanpainea Nafarroan
2008-03-11 11:16 Euskerea berbagaiAzken urteotan, bi erakundeek era horretako kanpainak bultzatu ditue, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak egin beharreko lana eginez, derrigorrezko hezkuntzaren eskaeran Nafarroako familien heren baten eskaerea izan arren.
Udalbide Elkarlan Elkarteak eta Euskara Kultur Elkargoa Fundazinoak, Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasle barriei zuzendutako D ereduko matrikulazinoa bultzatzeko kanpainea abiarazo dabe.
Azken urteotan, bi erakundeek era horretako kanpainak bultzatu ditue, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak egin beharreko lana eginez, derrigorrezko hezkuntzaren eskaeran Nafarroako familien heren baten eskaerea izan arren.
Kanpainearen bultzatzaileen esanetan, Nafarroan euskerako ereduaren matrikulazinoaren datuak oso baikorrak dira, ikustea besterik ez dago azken urteotan D ereduan matrikulau diren ikasleen kopuruaren igoerea.
Lau dira kanpainearen osogaiak: eleaniztasuna, lan etorkizuna, kalidadezko heziketea eta geure kulturea. Era berean, kanpainearen edukiak aurreko edizinoetako kontzeptuak batzen ditu (euskeraz matrikulau eizu, etorkizunera konektau eizu), baina berenberegi hiru hizkuntzetan (euskera, gaztelera eta ingelesa) oinarritutako eleaniztasuneko eskaintzeari zuzentzen jako.
Jakina dan moduan, D ereduaren hezkuntza eskaintzak euskera-gaztelania elebiduneko formazinoa bermatzen dau, eta ingelesaren ikaskuntzea hasieratik hirugarren hizkuntza moduan.
Publizidade kanpainea martiaren lehen hamabostaldian martxan dago Nafarroan. Euskarri legez uri barruko autobusen espazioak eta eguneroko dobaneko egunkarietako portadak erabilten ditu, bai eta tokiko aldizkari eta irratiak be.
Kanpainearen osogaiak
Eleaniztasuna
Beste hizkuntzen aldibereko ikasketeak umearen adimen garapena eragin eta lagundu egiten dau, hainbat ikerketa europarren eta hezitzaileen esperientziek erakutsi dabenez.
Kalidadezko heziketea
Hizkuntza bat baino gehiagotan hezitako umeak maila akademiko handiagoa eta gaitasun handiagoa ditu arrazoitu eta arazoei urtenbideak bilatzeko. Gaitasun hori areagotzeko, euskerazko heziketeak kalidadezko irakaskuntza bat aukeratzen dau, umearen eskola garapena ziurtatzeko, tolerantzia eta begirunean oinarritutako baloreak bultzatzen dituan ingurune egoki batean, beharrezkoak diran baliabide guztiak erabiliz.
Gure kulturea
Euskerazko heziketeak umea kulturearen ezagupenera eta bere inguruko errealidadera hurreratzen dau, geure erkidegoaren alor guztietan integrazinoa ziurtatuz.
Lan etorkizuna
Lan giroan hizkuntzen garrantzia gero eta handiagoa da. Euskerea ezagutzea lan arloan onuragarria da, ikasketak amaitukeran lan perspektiba zabalagoak izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!