Euskarabidearen aurkezpena Belfasten
2006-09-08 02:00 Euskerea berbagaiEuskarabidea egitasmoa Belfasten aurkeztu dau Paul Bilbaok, euskalgintzearen ekimen honen sinatzaileetako batek. Izan be, Belfasteko Euskal Batzordeak eta ‘An Chultúrlann McAdam Ó Flaich’ erakundeak euskereariburuz antolatutako berbaldira konbidau dabe Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
Berrizen, hainbat aukera euskerea ikasteko
2006-09-06 02:00 Euskerea berbagaiBerrizko Udaleko Euskara Sailak aurten urteroko udal euskaltegiko euskera ikastaroez gan, bigarren urtez etorkinentzat beren-beregi preparautako AISA programea eta Berbalagun proiektua jarri ditu martxan.
Bermeoko Udalak gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu ditu
2006-09-06 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua.
Etxepare Euskal Institutua: euskerea eta euskal kulturea munduan zabaltzeko
2006-09-05 02:00 Euskerea berbagaiEuskeraz argitaratutako lehenengo liburuaren egilea, Beñat Etxepare, omendu gura izan dabe, Etxepareren ‘Euskara, jalgi hadi mundura’ esaldiagaz bat eginik.
Etorkinak euskerara zelan hurreratu diran erakusteko 'Etorkinak Getxon' DVDa kaleratu dabe
2006-08-30 02:00 Euskerea berbagaiEtorkinak euskerara modu integratzaile batean erakarri nahi izan dabez, batetik, seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulau dagiezan eta bestetik, etorkin helduek eta gazteek oinarrizko ezagutzea eskuratu dagien.
‘Kuadrillategi’, lagun arteko euskaltegia
2006-08-03 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua.
Kontseiluak postontzien konpromisoa kaleratu dau, ‘Publizidadea euskeraz’ lemapean
2006-07-20 02:00 Euskerea berbagai‘Publizidadea euskeraz’ kanpainearen bidez, Kontseiluak herritar guztiei euskereagazko konpromisoa eskatu gura deutse, hau da, propagandea euskeraz jasoteko eska dagiela.
Lekeitioko Udalak lehiaketea deitu dau Euskara Zerbitzuaren logoa bilatzeko
2006-07-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.
Eusko Jaurlaritzeak eta BFAk euskerearen aldeko hitzarmen bat barritu dabe Labayrugaz
2006-07-19 02:00 Euskerea berbagai Ekimenaren asmoa 'euskerearen erabilerea indartzea da eta hizkuntzea euskaldunen bizitzearen alor guztietara zabaltzea' da.Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz
2006-07-17 02:00 Euskerea berbagaiOraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.
Euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso ditue
2006-07-13 02:00 Euskerea berbagaiAtzo, garagarrilak 13, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ageriko bilkura berezian, euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso zituen. Danetara, 35 euskaltzain urgazle barri izentau zituan Euskaltzaindiak maiatzaren 26an, Elantxoben eginiko osoko bilkuran.
Euskerea bizibarritzeko prozesuan, BFAk 1274 egitasmo diruz lagundu ditu
2006-07-13 02:00 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 4,5 miloe euro baino gehiagoko diru-laguntzinoa emon dau alkarte, enpresa, komunikabide zein teknologia barrietako egitasmoetarako.
Fernando Muniozguren goian bego
2006-07-10 02:00 Euskerea berbagaiAspaldian makalik egon ondoren, Fernando Muniozguren (Eibar, 1950) euskaltzale eibartarra astegoienean hil da bizienak jota. Fernando Muniozgurenen gorpua gaur, garagarrilak 10 erraustuko dabe.
Ku-ku!, euskerearen transmisinoan beste pausu bat
2006-07-05 02:00 Euskerea berbagaiGuraso eta umeen arteko transmisinoan hutsarte zabalak egozala jaubetuta, Alkarbide bilgunera batutako euskera teknikariek umeen berbeta moduaren gaineko liburuxka bat egitea pentsau eben, aurtengo ondorengoetaratze kanpainan txertatzeko, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lan-esparruan. Horren ondorioz sortu da Ku-Ku! argitalpena.
Euskal Herriko Unibersidadeak lege-testu nagusiak euskeratuko ditu ‘Legeak-Leyes’ bilduman
2006-07-03 02:00 Euskerea berbagaiEHUk eta Eusko Jaurlaritzearen Justizia Sailak euskerearen normalizazinoa arlo guztietara zabaltzearen alde hartu eben konpromisoak dakarren ekimena izan da hau.
UEMA Eguna'06 Alegian garagarrilaren 2an
2006-06-30 02:00 Euskerea berbagaiTolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.
Ibilaldia 2007: maiatzaren 21ean, Balmasedan
2006-06-30 02:00 Euskerea berbagai'Geroaren deiadarra' lelopean antolatuko dau Zubi Zaharra ikastoleak
Balmasedan eta Enkarterrin euskerearen alde ekin gura daben euskaltzale guztiei dei egiten deutso Zubi Zaharra Ikastoleak, herria euskalduntzeko pausuak emoteko eta Enkarterrin Ikastolako proiektu sendo bat eregiteko laguntzinoa eskatzeko.
Euskarabidea: ‘adierazpenaren jentartea gaur hasi da’
2006-06-27 02:00 Euskerea berbagaiEuskal Herrian sortu dan une politikoa euskereak jente artean jagokon lekua hartzeko garrantzitsua izango dala konturatu eta ‘Euskarabidea’ ekimena abiarazo dabe hainbat eragilek Kontseiluaren gidaritzapean. ‘Orain arte euskerearen alde lan egin dogun legez, martxan dagoan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu gura dogu’, esan dau prentsaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dabe
2006-06-21 02:00 Euskerea berbagai2006ko bagilaren 20an sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo protokoloa.
Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa
2006-06-20 02:00 Euskerea berbagaiBihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...