'Euskerazko fakturak eskatu’

z 2007-02-01 01:00   Euskerea berbagai

Hegoaldeko zein Iparraldeko argi-indar, ur eta gas enpresen euskerazko eskaintzea, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi deutso bere hizkuntza-eskubideak aldarrika daizala.

Urteko sasoi honetan, prezioen igoereagaz bat, arreta handiagoa eskaintzen jake gastuei eta bide batez, baita fakturei be. Horregaitik, Kontseiluak fakturen inguruan preparau dau 2007ko lehenengo norbanako konpromisoa. Izan be, Hegoaldeko zein Iparraldeko argi indar, ur eta gas enpresen euskerazko eskaintzea, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi deutso bere hizkuntza-eskubideak aldarrika daizala.

‘Euskerazko fakturak eskatu’ kanpainearen bidez, Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritar guztiei luzatu nahi deutse etxera heltzen jakezan fakturak euskeraz jasoteko eska daiela. Horretarako, hainbat euskarriz baliatu dira. Hasteko, herritarren artean banatuko dan ‘fakturea’ eskuorria aurkeztu dabe. Faktura itxurako 15.000 eskuorri preparau ditu Kontseiluak eta bertan, Euskal Herrian lan egiten daben argi-indar, gas, ur eta zabor konpainien informazinoa topau daiteke. Konpainia honeen hizkuntza-politikea, hau da, euskerearen presentzia, eta kontakturako informazinoa batzen ditu eskuorriak.

Inprimaki honetaz gan, informazino hau interneten eskuragarri be egongo da; Kontseiluaren www.kontseilua.org webgunean jarritako aurkezpen batean hain zuzen. Aurkezpen hau gainera, internet bidez zabaldu dabe. ‘Aurkezpena jasoten dauen edozeinek, klik bakarra egin beharko dau bere enpreseagaz hartu-emonetan jarteko eta euskerazko fakturak eskatzeko’, azaldu dau Mikel Balentziagak, Kontseiluko ekintza planeko arduradunak. Enpresaren batek ez badau eskaera hau kontuan hartzen, euskerearen telefonoa erabili leike: www.euskararentelefonoa.com helbidea edo 902 194 332ra deituz. Era berean, ‘Euskararen telefonoan’ enpresen lana zoriondu eta argibideak eskatu be egin daitekeela be gogorarazo dabe.

Konpromiso barria aurkeztu aurretik egin ohi dauen legez, fakturen kasuan be, Kontseiluak Euskal Herrian jasoten doguzan fakturen azterketea egin dau. Danetara, 20 enpresa baino gehiago aztertu ditu, baina honeetako asko tokiko erakundeak izanik, nazino mailako edo eskualdeko konpainietara mugatu ditu aurkeztutako emoitzak. Azken honeek, oro har, nahiko kezkagarriak dira.

Fakturearen hizkuntzea orokorrean, erderea izan ohi da. Argi-indarraren kasuan, Hegoaldean lan egiten dauen Iberdrolak edo Iparraldean diharduen EDF enpresek, erdara hutsez bialtzen ditue agiriak. Holako kasuetan, Hegoaldean kontsumitzailearen legeak babesten dau herritarra eta honek fakturak euskeraz jasoteko dauen eskubidea defendiduten dau. Iparraldean, barriz, legeak ez ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetetan eta ez dau inon fakturak euskeraz jaso daitekezanik aitatzen. Dana dala, Kontseiluko ordezkariek dei egin deutse Hegoaldeko zein Iparraldeko herritarrei: ‘eska eizu euskeraz!’. Izan be, norbanakoaren eta konpainiaren beraren esku dago fakturearen hizkuntzea ezartzea.

Egoera hau salatzeaz gan, Kontseiluak enpresa baten jokabidea be txalotu dau. Bai Euskarari Ziurtagiria dauen Gipuzkoako Urak izan da zoriondutako enpresea, bere fakturetan euskerea lehenesteagaitik. ‘Eredugarria da Gipuzkoako Urak enpresearen jarrerea eta fakturak elebietan egiten dituen enpresei eredutzat har daien eska nahi deutsegu’, azaldu dabe ordezkariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu