‘Hizkuntza Politikea Gizartean’ jardunaldiak Donostian, martiaren 23an

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Euskerea berbagai

Euskerea zabaltzeko eta normalizetako helburuagaz lan egiten daben erakunde eta alkarte eragileei berbea emoteko eta hizkuntz politikeak gizartean dauen oihartzunaz berba egiteko helburuagaz antolatu dau jardunaldia Udako Euskal Unibersidadeak.

Euskerea zabaltzeko eta normalizetako helburuagaz lan egiten daben erakunde eta alkarte eragileei berbea emon eta hizkuntz politikeak gizartean dauen oihartzunaz berba egiteko, Udako Euskal Unibersidadeak ‘Hizkuntza Politikea Gizartean’ izenburuko jardunaldia antolatu dau martiaren 23rako Donostiako Kursaal Alkargunean. Ikasle eta UEUko bazkideek 55 euro pagau beharko ditue eta ganerakoek 65 euro.

Elebitasun dekretuak tartean, 25 urte dira honezkero Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte batzuk geroago Nafarroan, Konstituzinoaren peko autonomia estatutuetatik abiatuta, euskerearen ezagutzea eta erabilerea arautzeari ekin jakola. Iparraldean ez da oraindino horreen pareko legerik garatu, oraintsu Euskerearen Erakunde Publikoak euskerearen erabilerearen eta ezagutzearen inguruan lege indarrik bako lehenengo pausuak emon arren. Ibilbide horretan euskereak aurrerapausu garrantzitsuak emon baditu be, normaltasunaren helmugatik urrun dago oraindino.

Gauzak holan dirala, Udako Euskal Unibersidadeko arduradunen esanetan, ‘uste dogu komenidu jakula urte honeetan urratutako bidearen inguruan hausnartzeko astia hartzea, aurrera begirako urratsak sendotzeko eta ganerakoak bide zuzenean emoteko, atzeak erakusten dau-eta aurrera begira egin beharrekoa’.


Egitaraua

9:00-9:30: Harrerea eta materialaren banaketea.
9:30-11:00: 'Hizkuntza Politikearen garapena Herri Erakundeen esku.'
Moderatzailea: Lore Erriondo (UEUko zuzendaria eta EHUko irakaslea).
Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Jean Claude Iriart, Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoko zuzendaria.

11:00-11:30: Atsedenaldia eta kafea.

11:30-13:00: 'Ume euskaldunak etorkizunaren hazia: hezkuntza formala eta hizkuntza ereduak.'
Moderatzailea: Felix Etxebarria (EHUko irakaslea).
Juanjo Agirrezabala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Saileko Hezkuntzea Barriztetako zuzendaria.
Erramun Osa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko Euskerea Bizi egitasmoaren eta Hizkuntz Proiektuen arduraduna.
Mikel Ormazabal, Gipuzkoako Kristau eskolako lehendakaria.

13:00-15:00: Bazkaria Berasategi Jatetxean.

15:00-16:30: 'Euskeraz egin daigun: hedabideek hizkuntza politikan esateko asko daukie.'
Moderatzailea: Jose Inazio Basterretxea (UEUkidea eta EHUko irakaslea).
Bingen Zupiria, Euskal Telebistako zuzendaria.
Jonmari Larrarte, EKTko Kontseilari Ordezkaria.
Pello Zubiria, ARGIA astekariaren zuzendari ondokoa.
Iban Arantzabal, Goienako ikus-entzunezkoen zuzendaria.

16:30-18:00: 'Euskerea dogu helburu eta lanabes: gizarte eragileen ekarpena.'
Moderatzailea: Lionel Joly (Soziolinguistika klusterreko kidea).
Xabier Mendiguren, Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusia.
Dani Larrea, EMUN Kooperatibako zuzendari nagusia.
Itziar Nogeras, ELHUYAR Fundazinoko zuzendari nagusia.
Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria.
Lore Erriondo, UEUko zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu