Emakume langileei autortzea egiteko kaleen izenak euskeraratu ditue
2025-07-09 08:36 Euskerea berbagaiAna Morales itzultzailearen burrukeari esker.

Bilboko Udalak 2023an, emakumeei langileei autortzea egin jaken, Zorrotzaurre auzoko kale biri horreen izenak jarriz: gaztelaniaz, Avenida Galleteras eta Avenida Cargueras. Ana Morales itzultzailearen burrukeari esker, Galleteginen Etorbidea eta Zamaketarien Etorbidea deituko dira.
Orain dala mendi bi, ohikoa zan emakume zamaketariak ikustea portu bidean: itsasontzietatik merkantzia hartu eta biltegira eroaten zituen. Besteak beste, makailaoa. Galletegiek, bestalde, Zorrotzaurreko Artiach Galletak fabrikan egiten eben lan. Mende ezbardinak izan arren, sektore biak feminizatuak ziran.
Burruka eta ezezko askoren ondoren, Moralesek bagilaren 26an aurkeztu eban mozinoa eta onartu egin zan. Aurrerantzean, Galleteginen Etorbidea eta Zamaketarien Etorbidea izenakaz deituko dira.
Halanda be, kale bi horreek ez dira bakarrak emakumeei autortzea egiten deutsenak urian, izan be, Zirgarien Kaia be existiduten da. Euren indarra erabiliz Bilboko ibaiertzera gabarrak lehorreratzen zituen emakumeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!