Markalariak, euskerazko komunikazino-agentzien lehen topaketea Aretxabaletan

Bizkaie! 2025-07-10 09:40   Euskerea berbagai

Sei euskal komunikazio-agentzia batu dira lehen aldiz Markalariak izenagaz aurkeztutako jardunaldian.

Ekitaldia sektoreko profesionalen arteko ezagutza konpartiduteko, lankidetzea bultzatzeko eta komunikazinoaren erronka barriei alkarlanean erantzuteko espacio inspiratzaile eta kolaboratiboa izan zan.

Zer da Markalariak?

Markalariak euskeraz lan egiten daben komunikazio-agentziak batzen dituan komunidadea da. Helburuak ondokoak dira:

  • Gizarteari komunikazinoaren balio estrategikoa eta sektorearen gaitasuna eskaintzea, egiteko modu onak azalduz eta autortzea sustatuz.
  • Ezagutza elkarbanatzeko eta harrotasun profesionala lantzeko topagune inspiratzailea sortzea.
  • Talentua erakartea eta belaunaldi barriei euskeraz sortzeko pizgarri eta eredu izatea.
  • Euskal komunidadean sortzen diran komunikazino jokeren bozgorailu izatea.

Gaur egun, euskerazko komunikazino-kanpaina esanguratsuenetako batzuk landu dituen sei enpresa batu dira sarera: Arteman, AZK, Burutu, Sorland, TaPuntu eta The Niu.

Jardunaldiaren eduki nagusiak

Topaketeari Iratxe Reparazen berbaldiagaz ekin jakon. Bertan, bere inspirazino iturriak eta proiektuak jorratu zituan eta parte-hartzaileentzako hausnarketarako abiapuntu ederra izan zan. Ondoren, mahai-inguruetan sektorearen oraina eta etorkizuna izan zituen ardatz: ideak konpartidu, lankidetza-aukerak aztertu eta inteligentzia artifizialaren erronkei buruzko eretxiak elkarbanatu zituen. Era berean, talentua erakartea eta euskerearen erabilerearen sustapena izan ziran gai nagusietako batzuk.

Bihar-etzi

Markalariak komunidadeak sektorean euskeraz lan egiten daben enpresa gehiago batzea dau helburu, sektorearen beharrei modu zabal eta eraginkorrean erantzun ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu