1+1=2, umeak euskerazko ereduetan matrikuletako kanpainea martxan

Bizkaie! 2007-01-26 01:00   Euskerea berbagai

Bi eta hiru urteko umeak eskolaratzeko sasoia laster izango dala eta, euskerazko ereduetan matrikuletako sentiberatze-kanpaina abian jarri dabe Bizkaiko 43 udalerrik.

Bi eta hiru urteko umeak eskolaratzeko sasoia laster izango dala eta, euskerazko ereduetan matrikuletako sentiberatze-kanpaina abian jarri dabe Bizkaiko 43 udalerrik.

Ekimena 15.500 familiari zuzenduta dago eta honako udalerri honeetan zabaldu da: Amorebieta-Etxano, Arrieta, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbo, Enkarterri, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Getxo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Muskiz, Sestao, Txorierri, Uribe Kosta, Urduña eta Zaldibar.

Igaz legez, 1+1="bi leloa ardatz hartuta, euskerazko ereduetan matrikuleteak dakarzan onurak azaldu jakez 2-3 urteko umeak dituen gurasoei eta, batez be, beste herrialde batzutatik Euskal Herrira bizitera etorri diran etorkinen familiei. Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak, koordinau dau kanpainea.

2006-07 ikasturteko datuak oinarri hartuta, Bizkaian, 42.726 ume matrikulau dira Haur Hezkuntzan. Gehienak, 27.200 ume, D ereduan matrikulau dira, 11.801 B ereduan, 3.323 A ereduan eta 402 X ereduan. Lehen Hezkuntzan 53.187 ikasle matrikulau dira, 28.895 D ereduan; 16.236 B ereduan; 7.244 A ereduan eta 812 X ereduan.

Datu horreek aintzat hartuta, 2006-07 ikasturtean, ikasleen % 7,77 baino ez da matrikulau A ereduan, % 27,62 B ereduan eta % 63,66 D ereduan, euskera hutsezkoan, alegia.


Eleaniztasuna, emoitza hobeak atarateko bidea

Eskolaratze sasoian dagozan umeen gurasoei banatu jaken liburuxka horretan, euskal hezkuntza sistemearen ganeko informazinoa eta hainbat aholku eta gomendio jasoten dira. Euskerazko irakaskuntzeak etorkizunari begira dituan abantailak be aitatu dira bertan, berbarako bi edo hizkuntza gehiagotan berba egiteko aukerea, lan aukera zabalagoa edota kultura bat baino gehiago ezagutzeko aukerea.

Ganera, bi hizkuntzaz aldi berean berba egiteak dituan abantailen barri be emoten da, bi hizkuntza erraztasunez ikasten dituen ikasleek emoitza hobeak izaten ditue-eta ikasle elebakarrek baino, eta holaxe erakusten dabe hainbat herrialdetan egindako ikerketa pedagogikoek.


15.500 puzzle opari

Kanpaina honetan hainbat liburuxka banatu dira eta euretan gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazino zabala emon da. Horregaz batera, udal bakotxeko udal arduradunak sinatutako gutuna eta eskolan hastear dagozan umeentzako opariak be banatu dira; aurten 1+1="bi" leloa daroan puzzlea jaso dabe umeek euren etxeetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu