Euskal Herriko Unibersidadeak lege-testu nagusiak euskeratuko ditu ‘Legeak-Leyes’ bilduman
2006-07-03 02:00 Euskerea berbagaiEHUk eta Eusko Jaurlaritzearen Justizia Sailak euskerearen normalizazinoa arlo guztietara zabaltzearen alde hartu eben konpromisoak dakarren ekimena izan da hau.
UEMA Eguna'06 Alegian garagarrilaren 2an
2006-06-30 02:00 Euskerea berbagaiTolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.
Ibilaldia 2007: maiatzaren 21ean, Balmasedan
2006-06-30 02:00 Euskerea berbagai'Geroaren deiadarra' lelopean antolatuko dau Zubi Zaharra ikastoleak
Balmasedan eta Enkarterrin euskerearen alde ekin gura daben euskaltzale guztiei dei egiten deutso Zubi Zaharra Ikastoleak, herria euskalduntzeko pausuak emoteko eta Enkarterrin Ikastolako proiektu sendo bat eregiteko laguntzinoa eskatzeko.
Euskarabidea: ‘adierazpenaren jentartea gaur hasi da’
2006-06-27 02:00 Euskerea berbagaiEuskal Herrian sortu dan une politikoa euskereak jente artean jagokon lekua hartzeko garrantzitsua izango dala konturatu eta ‘Euskarabidea’ ekimena abiarazo dabe hainbat eragilek Kontseiluaren gidaritzapean. ‘Orain arte euskerearen alde lan egin dogun legez, martxan dagoan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu gura dogu’, esan dau prentsaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dabe
2006-06-21 02:00 Euskerea berbagai2006ko bagilaren 20an sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo protokoloa.
Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa
2006-06-20 02:00 Euskerea berbagaiBihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue.
Euskerea jogurten etiketetan
2006-06-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.
Euskaltzain osoak 75 urtera heltzen diranean, euskaltzain emeritu bihurtuko dira
2006-06-19 02:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren arautegi aldaketea indarrean sartuko da Estaduko Aldizkari Ofizialak argitaratzen dauen momentuan eta hori laster izango da, izan be, joan dan barikuan -bagilak 16- Madrileko Ministro Kontseiluak Akademiak egindako arautegi aldaketa-proposamena onartu eban.
‘Barruan daramagu’, Araba Euskaraz’06 Armentiako landatan
2006-06-16 02:00 Euskerea berbagaiDatorren domekan, bagilak 18, milaka euskaltzale batuko dira Gasteizeko Armentia auzoan, orain 15 urte sortu eta gaur egun 600 ikasle dituan ikastoleari laguntzeko.
III. eta VI. mende bitarteko euskerazko berbak topau ditue Iruña-Veleian
2006-06-16 02:00 Euskerea berbagaiZehaztasun kronologikoaren faltan, Iruña-Veleiako aurkikuntzeak euskera idatziaren lekukotzea lau eta zazpi mende aurreratzen ditu, izan be, orain arte ezagutzen genduzan euskerazko lehen berbak XI. Mendeko Donemiliagako glosatan egozan (‘Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu’).
Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta zubereraz
2006-06-15 02:00 Euskerea berbagaiBostak Bat taldeak 'Adorez' sortako hamargarren liburukia atara dau: ‘Euskal Aditza. Trinkoa eta laguntzailea: batuan, bizkaieraz eta zubereraz’. Bertan, aditz laguntzailea definiduta agertzen da, adibide eta guzti. Ganera, aditz trinkoaren era gehienak be batzen ditu, baita aditz batu osoaren forma arruntak eta alokutiboak be.
Kontseiluak ikastereduak gainditzeko sakoneko erreformea eskatu dau
2006-06-13 02:00 Euskerea berbagaiKontseiluak oraingo ikastereduek ez dabela ikasleak osorik euskalduntzen salatu dau.
AEK eguna zapatuan Larrabetzun
2006-06-09 02:00 Euskerea berbagai1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.
‘En castellano, por favor’ jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak
2006-06-06 02:00 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea sustatzeko hizkuntza-politika baten beharra adierazoko dabe gaur, bagilak 7, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egingo diran jardunaldietan.
Diru-laguntzinoa euskerazko ikas-materialarentzat
2006-06-06 02:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak 811.703 euro emongo ditu ikus-entzunezko eta euskarri informatikoko euskerazko ikas-materialetarako.
Itzulpen lehiaketarako izenak emoteko epea bagilaren 15ean amaituko da
2006-05-30 02:00 Euskerea berbagaiLiteratura Unibersala bildumarako EIZIE alkartearen itzulpen lehiaketarako epea bagilaren 15ean amaituko da.
Ibilaldia´06ren arrakastea
2006-05-29 02:00 Euskerea berbagaiElorrioko Txintxirri Ikastoleak antolatutako Ibilaldia 06 deiari erantzunez, milaka euskaltzale batu ziran Elorrion 'Batzen gaituena… IBILALDIA!' lelopean.
Domekan, Euskal Eskola Publikoaren jaia Oñatin
2006-05-29 02:00 Euskerea berbagai'Mugak gaindituz herriak biribilduz' lelopean antolatu dabe Euskal Eskola Publikoaren XV. Jaia Oñatin bagilaren 4an.
Euskaltzaindiak 35 euskaltzain urgazle barri izentau ditu Elantxoben egin dauen osoko bilkuran
2006-05-26 02:00 Euskerea berbagaiAkademiaren Arautegia eta Barruko-Erregelak oinarri harturik, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izentetan ditu euskaltzain urgazle barriak. Testu horreetan esaten danari jarraituz, euskalgintzan persona ezagunak nahiz idazleak edo euskerearen jagoletzan nabarmenduak diranak aukeratzen ditue.
Gaztelaniatik bizkaierarako bidea
2006-05-26 02:00 Euskerea berbagai'...euskera baturako araututako formakaz batera, Bizkai euskerearen beraren berba zein erabilera bereziak batu ditue hiztegiok...'
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...