Domekan, 'Geroaren deiadarra' lelopean, danok Balmasedara!
2007-05-15 02:00 Euskerea berbagaiIkastolen aldeko 2007ko bigarren jaia maiatzaren 20an ospatuko da Balmasedan, Zubi Zaharra ikastolearen eskutik ‘Geroaren deiadarra’ lelopean.
Ikastolen aldeko 2007ko bigarren jaia maiatzaren 20an ospatuko da Balmasedan, Zubi Zaharra ikastolearen eskutik. ‘Geroaren deiadarra’ lelopean, aurkezpen ofiziala Bilboko Kafe Antzokian egin dabe Bizkaiko Ikastolen Alkarteko lehendakari Juan Carlos Gomezek, Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako zuzendari Gorka Fernandezek eta Ibilaldiaren Koordinatzaile Mikel Azanzak.
Kolitza menditik juntetara batzeko deiadarra egiten ebenen antzera, antolatzaileek Bizkaiko zein Euskal Herriko euskaltzaleei Balmasedara hurreratzeko gonbita luzatu dabe. Hori bai, ‘ahal izan ezkero, trenez edota autobusez; 20.000 auto inguru hartzeko beste lekua daukagu baina trenez edota autobusez etortea da egokiena’, dino Anza koordinatzaileak. Izan be, ikastoleak eta FEVEk tren ordutegi berezia berbatu dabe eta Bilbotik hogei minuturo izango dira trenak Balmasedarantz goizean eta arratsaldean bardin, Balmasedatik Bilborantz. Danetara, 100.000 lagun baino gehiago hurreratuko dirala aurreikusten dabe antolatzaileek.
Kadagua errekearen ganeko Zubi Zahar ezagunak zeharkatzen dauen sei kilometroko ibilbidea preparau dabe Ibilaldiaren 2007ko edizinorako. Honezkero adituak dira horretan, ikastolako zuzendari Gorka Fernandezek gogorarazo dauen legez ‘2000. urtean be geuk antolatu genduan-eta’.
Sei gunek osotzen dabe ibilbidea: Sollube, Oiz, Kolitza, Enkarterri, Ganekogorta eta Gorbeia. Tartean, azpigune bat be badago, San Juan Plazea. ‘Bost deiadar mendien izenak hartu dira guneak izentetako’, zehaztu dau Fernandezek. Guneotan, txikientzako pailazoak, antzerkia, magia saioak eta beste hainbat ekitaldi izango dira; gazteek, euskal musikeaz gozau ahal izango dabe, besteak beste, Kauta, The Uski´s edota Korrontzi taldeen eskutik. Tartean, zelan ez, euskal jantzek, bertsolariek, trikitilariek, dultzaineroek eta beste hainbatek alaituko dabe eguna. Omenalditxua egiteko tartea be izango da 11:30ean Klaret Antzokian. Aurten, Euskal Literaturea omenduko dau Ibilaldiak.
Urtero legez, Ibilaldi bakotxak kanta bat izaten dau. Oraingoan, Iñigo Muruguzarena da da musikea eta Kirmen Uriberenak, barriz, berbak.
Ibilbidea eta jarduerak
Kantea: ‘Zubitik salto’
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!