Azkarate eta Baztarrika Bruselan izango dira Eleaniztasunerako Europar komisarioagaz

Bizkaie! 2007-05-15 02:00   Euskerea berbagai

Maiatzaren 16an, Eusko Jaurlaritzeak euskerea gizartearen arlo guztietan sendotzeko egiten dituan ekintza eta ekimenak aurkeztuko deutsiez Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar komisarioari, baita euskerea sustatzeko mugaz gaindiko hitzarmen aitzindariak be.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Bruselan izango dira maiatzaren 16an Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar komisarioagaz. Bertan, Eusko Jaurlaritzeak euskerea gizartearen arlo guztietan sendotzeko egiten dituan ekintza eta ekimenak aurkeztuko deutsiez, baita euskerea sustatzeko mugaz gaindiko hitzarmen aitzindariak be.

Europar Alkarteko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Orokorreko arduradunek legez, Orban komisarioak lehenengo eskutik ezagutu ahal izango ditu 2005-2009 legealdirako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 33 lan-ildo eta konpromisoak.

Eusko Jaurlaritzeak lankidetza arloko ekimen barri bi aurkeztuko ditu, Europar Batzordeak aitzindaritzat jo izan dituanak. Batetik, Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz sinatutakoa eta, bestetik, Jaurlaritzearen, Kataluniako Generalitatearen eta Galiziako Xuntearen arteko hitzarmena.

Euskerearen Erakunde Publikoa dalakoa Ipar Euskal Herrian hizkuntz politikarako gaietarako erakundea Frantziak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak osotzen dabe.

Eusko Jaurlaritzearen, Kataluniako Generalitatearen eta Galiziako Xuntearen arteko lankidetza hitzarmena hizkuntza politikak koordinetako eta uritarrek eleaniztasuna bultzatzeko hitzarmena da.

Akordioagaz, Estaduaren Administrazinoan eta Europar Batasunean ofizialak diran hizkuntzak babesteko eta erabilteko neurriak sustatzeko garaian, sinatzaileek neurri normatibo, ejekutibo eta aurrekontuzkoak bultzatuko ditue Espainian eta Europar Batasunean.

Berbarako, Estaduak bere erakundeetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialen erabilerea ahalbidetzeko neurriak hartzea bultzatuko dabe, babez be Kongresuan, Senaduan, Justizia Administrazinoan, soziedade estataletan, zerbitzu-enpresa publikoetan (Correos eta RENFE, berbarako) eta titulartasun publikoko Estaduaren eremuko komunikabideetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu