Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldia egin dau Ibon Sarasolak
2007-05-18 02:00 Euskerea berbagaiLexikografoak 1996ko edizinoaren, hau da, lehenengo edizinoaren testua berridatzi dau Euskaltzaindiaren arauetara eta, batez be, 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzeko.
Ibon Sarasola idazle eta lexikografo donostiarrak Euskal Hiztegiaren 1996ko lehenengo edizinoa egokitu eta bigarren argitaraldia aurkeztu barri dau. Euskaltzaindiaren arauen araberako moldaketa horretan, batez be 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzea izan da lanaren helburua.
Bigarren argitaraldi honek 2500 bat sarrera barri ditu, Hiztegi Batuan bai baina Euskal Hiztegian ez egozan berbei jagokezanak. Hori da Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldi honen barrikuntza nagusia lehen edizinoagazko. Ganerakoan, ez dago aldaketa lar. Egileak sarreren eta azpisarreren egituraketea errespetau dau eta, orokorrean, definizinoake eta adibideak ikutu barik dagoz. Halanda be, bigarren argitaraldi honetan, adiera bakoitzak paragrafo bat osotzen dau, hau da, adiera bakoitxak beste paragrafo bat hasten dau; lehenengoan ez zan holan. ‘Bistaratze’ horregaz errazago topauko dau irakurleak topetan dabilena.
Ibon Sarasola Errazkin
Sarrera barriak
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!