Gernika-Lumoko merkataritza eta enpresa txikietan euskerearen erabilerea gorantza
2007-05-02 02:00 Euskerea berbagai‘Merkataritzea Euskalduntzen’ kanpainea Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak abian jarri ebanetik 13 urte pasau dira, eta 6, barriz, enpresa txikietan euskerearen normalizazinoari bultzadea emotea erabagi zanetik. Urteak pasau ahala, gero eta establezimendu gehiago dira kanpainan parte hartzea erabagi dabenak.
‘Merkataritzea Euskalduntzen’ kanpainea Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak abian jarri ebanetik 13 urte pasau dira, eta 6, barriz, enpresa txikietan euskerearen normalizazinoari bultzadea emotea erabagi zanetik. Urteak pasau ahala, gero eta establezimendu gehiago dira kanpainan parte hartzea erabagi dabenak.
2006an, 115ek izenpetu eben hitzarmena merkataritzan. Horreetako batzuk hainbat urte daroez planean, eta gaur egun euren saltokian euskerearen egoerea guztiz normalizauta dago. Beste batzuk, barriz, lan handia egiten dabilz. Merkatari bakotxak urteko helburu bat jarten dau eta Udalak bere aldetik hainbat baliabide eskaintzen deutsoz: itzulpenak, zuzenketak, errotuluak, hiztegiak, euskera ikastaroak eta aholkularitzea.
Kontuak kontu, ezagutzea da mailarik altuena dauen atala, Gernika-Lumoko merkatarien artean euren lanerako behar daben euskera mailea % 80 da. Kanpo erabileran be euskerearen presentzia ona da, beraz, bezeroei zuzendutako informazinoa, fakturak eta entrega agiriak euskeraz eukiteari garrantzia emoten deutsiela esan daiteke.
Enpresa txikien kasuan, 31 partaidegaz amaitu zan 2006. urtea. Gernika-Lumoko Udalak arlo horretan merkataritzan baino urte gitxiago daroaz euskerearen normalizazinoan, 2001etik aurrera hain zuzen be. Joan dan urtean arlo honetako hitzarmena izenpetu ebenen lana oso esanguratsua da. Entidade bakotxak jarritako helburuari gogor ekin deutso eta horren emoitzea euskerearen indizearen erabileran jasotako gorakadea izan da. Urte hasieran euskerearen erabilerearen emoitza orokorra % 53,5 puntuan egoan, eta 12 hilebeteren buruan % 56,7 puntura heldu zan, 3,3 puntuko aldea.
Partaideek euren konpromisoak bete ahal izateko behar beste baliabide emoten deutse Gernika-Lumoko Udalak: itzulpenak, errotuluak, telefono zein internet bidezko kontsultak egin leikiez urte osoan, euren lanerako behar daben mailea lortzeko euskera eskoletara joateko aukerea, hiztegiak, eta abar.
Azken buruan, indizerik altuena corpusa-kalidadea atalean atzemoten da. Horrezaz gain, ezagutzearen indizea be ona da, eta bezeroakazko hartu-emonetan be aparteko garrantzia emoten deutsee komunikazino guztiei. Oro har, euskerearen erabilerearen indizea % 57 puntuan dago. Era berean, joan dan urtean enpresa txikiek atal guztietan lan handia egin eben, enpresa barruko komunikazinoetan be 8 puntuko aldea lortu eben eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!