Hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia
2007-05-03 02:00 Euskerea berbagaiKontseiluak maiatzaren 6an Azpeitian izango dan hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia egin dau. IV Nazino Bilkura honetan Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritan egindako hizkuntza-politikearen neurketearen barri emongo dau.
Kontseiluak maiatzaren 6an Azpeitian izango dan hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia egin dau. IV Nazino Bilkura honetan Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritan egindako hizkuntza-politikearen neurketearen barri emongo dau. ‘Udalerrien egoerea zein dan neurtu dogu bete behar diran hutsuneei aurre egiteko’, aurreratu dabe.
Era berean, Kontseiluak udalerrietan hizkuntza-politika barri bat lortzeko bidea egiteko lagungarria izango dan ‘Euskerearen Ordenantza Eredugarriak’ dokumentua azalduko dau. ‘Euskerea eta euskalgintzea babesteko Akordio Soziopolitikoa osotzen daben 11 eragileek preparautako testua udalerrietan hizkuntza-politika egiteko eredua izatea proposatzen dogu’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!