Dendari eta ostalariei zuzendutako kartelen itzulpen kanpainea abiarazo dabe Eibarren

Bizkaie! 2007-05-16 02:00   Euskerea berbagai

Eibar Merkataritza Gune Irekia alkarteak (EMGI) eta Eibarko Udalak ‘Euskereak be saltzen dau’ planaren barruan kokatzen dan kartelen itzulpen kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskereak be saltzen dau’ programea 2006an egindako Euskara Planaren barruan sartzen da.

Eibar Merkataritza Gune Irekia alkarteak (EMGI) eta Eibarko Udalak ‘Euskereak be saltzen dau’ planaren barruan kokatzen dan kartelen itzulpen kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskereak be saltzen dau’ programea 2006an egindako Euskara Planaren barruan sartzen da.

Aurkezpenean izan dira Miguel Lopez de Guereñu EMGIko arduraduna, Junkal Txurruka Eibarko Udaleko Euskara teknikaria, Julita Valenciaga Dendarien Alkarteko lehendakaria eta Lore Aldazabal Eibarko dendak eta ostalaritza-establezimenduak bisitauko dituan laguna.

Itzulpen kanpaina hau aitaturiko programearen katalogoa osotzen daben zerbitzuetariko bat da eta EMGIko bazkideak diran 300 dendari eta ostalari baino gehiagori zuzenduta dago. Programa honen helburua bi jarduera ekonomikoetan euskerearen erabilera hobetzea da eta, horretarako, denda eta ostalaritzako establezimenduak bisitauko dituan persona bat kontratau da. Honek zerbitzuak dakarzan aukera zabalen inguruan berba egingo deutse. Era horretara, dendari eta ostalariek kartelen eta errotuluen itzulpena, testuak zuzentzea, idatzizko ereduak jasotea eta hizkuntza aholkularitzea lako zerbitzuak eskatu ahal izango ditue.

’Itzulpen eta Hizkuntza Aholkularitza’ zerbitzuaz gan, plan hau osotzen daben zerbitzuen katalogoaren barruan beste bi dagoz. Alde batetik, ‘Materiala’ izenekoa eta hor kartelak norberaren neurrira eta gustora egitea, hiztegi espezifikoak, Zabalik/Itxita kartelak, ‘nahi badozu geugaz euskeraz’ mostradore gaineko euskarriak eta ordutegi txartelak sartzen dira.

Bestetik, ‘Ikastaro Bereziak’ dago, 20 orduko moduluetan egituratu dana eta hiru mailatan banatzen dana: oinarrizko maila, euskeraz ez dakitenentzat, hiztegi apur bat eta ohiko agur nahiz galdera-erantzun laburrak ikasteko; maila ertaina, euskera apur bat dakitenentzat, berba egiten erraztasuna hartzeko; eta goi mailea, euskeraz dakitenei zuzendua.

2007. urtean bi ikastaro berezi eskaini dira. Lehenengoa oinarrizkoa izan da, eta bigarrena, amaitzear dagoana, erdi mailakoa. Honezkero badago hirugarren ikastaroan parte hartzeko asmoa dauen jentea be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu