Zapatuan izango da UEMAren batzar nagusia

Bizkaie! 2025-06-12 07:45   Euskerea berbagai

Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi izango dira kide barriak.

UEMAk aurtongo lehen batzar nagusia egingo dau zapatuan, hilak 14, Azkoitian. 2024ko kontu orokorraz eta 2025-2029ko plan estrategikoaz gan, udal barriek UEMAko kide izateko egindako eskaerak be izango ditue aztergai batzarkideek. Halanda ze, maiatzeko udal osoko batzarretan erabagi eben UEMAgaz bat egitea Donamaria (Nafarroa), Ibarrangelu (Bizkaia), Mundaka (Bizkaia), Mutiloa (Gipuzkoa) eta Ormaiztegiko (Gipuzkoa) udalek. Horreek gehituta, 118 udal izatera helduko da zapataun UEMA. Guztien artean 353.000 biztanleko lurgune euskalduna osotuko dabe.

Udalerri baten euskera indizea euskerearen ezagutzearen arabera kalkulatzen danez, ezagutzak gora egin dauen heinean hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea azken urteotan, udalen kopuruari jagokonez. 2023an 100 udalen langara heldu eta Ehun udal eta hamaika gehiago ekitaldia egin eban UEMAk. Zapatuan, urte bi geroago, 118 udal izatera helduko da.

UEMAko kide diran udaletako ordezkariek batzar nagusia egingo dabe Azkoitian, Baztartxo Antzokian, 10:00etatik aurrera. Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen 2024ko kontu orokorraz gan, besteak beste, 2025-2029ko plan estrategikoa be aztergai izango dabe. Ondoren, udal barriek UEMAko kide izateko egindako eskaerak be izango ditue aztergai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu