Jaurlaritzeak, Xuntak eta Generalitateak Madrilen aurkeztuko dabe hizkuntz politika alorreko hitzarmena
2007-05-07 02:00 Euskerea berbagaiBilera honeetan, hiru gobernuek sinatu daben hitzarmenaren edukiak aurkezteaz gan, hiru autonomia erkidegoetako ordezkariek Estaduko erakundeak animauko ditue eleaniztasuna abiarazo daien, horretarako bere laguntza eskainiz eta Estaduagaz batera lankidetzea garatzeko borondatea azalduz, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez.
Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako Hizkuntz Politikarako arduradun nagusiek, hau da, Jaurlaritzako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Generalitateko idazkari Miquel Pueyok eta Xuntako idazkari nagusi M. Sol Lopezek, Madrilgo Diputaduen Kongresuan aurkeztuko deutsee eguaztenean, maiatzaren 9an, Kongresuko diputaduei eta komunikabideei, hizkuntz politikako gaietarako hiru gobernuen arteko hitzarmen orokorra.
Jaurlaritzearen, Generalitatearen eta Xuntaren Hizkuntza Politikako arduradunek Kongresuan hitzarmena aurkeztu ondoren, berau Administrazio Publikoen Ministerioari aurkeztuko deutsee, eta bileran izango dira Jose Maria Vidal Autonomia Lankidetzako zuzendari nagusia, Jose Maria Perez Autonomia Lankidetzako zuzendariordea eta Ministroaren aholkularia dan Jose Maria Garcia.
Bilera honeetan, hiru gobernuek sinatu daben hitzarmenaren edukiak aurkezteaz gan, hiru autonomia erkidegoetako ordezkariek Estaduko erakundeak animauko ditue eleaniztasuna abiarazo daien, horretarako bere laguntza eskainiz eta Estaduagaz batera lankidetzea garatzeko borondatea azalduz, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez.
Bilbon oraintsu sinatu daben lankidetza hau mugarri bat da, izan be, lehen aldiz, hiru gobernuek bat egin dabe alkarregaz berezko hizkuntzen alde jarduteko. Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuek konpromiso sendoa erakutsi dabe euren hizkuntza berezkoak (euskerea, katalana eta galegoa) bizibarritzeko eta euren erabilerea normalizetako lanean. Horren ondorioz, herrialdean herrialdeko hizkuntzearen aldeko politika positiboak bultzatu ditue, hizkuntza normalizazinoa helburu.
Hiru gobernuek uste dabe ‘benetan eraginkorra eta positiboa’ dala hizkuntzearen alorrean alkarlanerako esparru egonkor eta iraunkorra zehaztea eta garatzea, gobernu bakotxaren politikak eta berezitasunak oso-osoan errespetauta. Esparru horri esker, esperientziak trukatu eta aztertu, eta egitasmoak eta jarduerak bultzatuko dira, hizkuntzen arteko bardintasun sozial handiagoari begira.
‘Jakina da Euskadi, Katalunia eta Galizia soziolinguistikoki desberdinak dirala. Baina egia da, hiru aginte publiko horrren hizkuntza-politiken azterketa eta alkarlanak onura baino ez deutsola ekarriko herrialde horreetako hizkuntza normalizazinoari eta Espainiako hizkuntzen tratamenduari. Hiru herrialdeok ditue aztertu eta partekatzeko moduko esperientzia, informazino eta ezaupideak eta horreek alkarregaz jorratzea izango da lankidetza iraunkor honen asmoa’, azaldu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!