Euskerea aldarrikatzeko esan deutsee Araba Euskeraz jaira batutakoei
2025-06-16 07:40 Euskerea berbagaiHezkuntza sailak euskerearen aldarria egin dau Araba Euskaraz jaian.

Lucia Torrealday Hezkuntza Politiketarako sailburuordea izan da bertan eta azken hamarkadetan egindako lana ospatzeko deia egin dau alkarlana, konpromisoa eta gogoa azpimarratu ditualarik: gure gaur egungo euskal hezkuntza sistemea, ahalegin askoren eta lan askoren ondorioa da azaldu dau. Etorkizunera begira be, kalidadeko hezkuntza-sistemea eta inklusiboa aldarrikatu eta modu ekitatiboan aurrerapausuak emoteko danon artean, lankidetzan eta alkarlanean jarduteko adierazo dau.
Aurtengo Araba Euskarazek Armentia Ikastolan ekin deutsi jai-egunari eta Mendizorrotza eta el Prado inguruak be jentez bete dira, bertaratutakoen aurrean, orain arteko lankidetza bideari eustea beharrezkoa dala azaldu dau Torrealday sailburuordeak eta alkarlanaren erronkeari bizirik eusteko dei egin dau ikastetxeetan, komunidadean, lagunartean, jakin badakigulak, gizarte gero eta anitzagoa dogula eta errealidade soziolinguistikoari jagokonez, ahalegin berezia egin beharko dogu ikasleek euskeraz hezteko helburuan, euskerea berrindartzeko asmoan zehaztu dau du Torrealdayk, ikastetxeetatik kanpo be euskerea bultzatzea jagokula azpimarratuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!