Euskalgintzea: hiru galdera hautagaiei
2007-05-17 02:00 Euskerea berbagaiEuskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dabe gaur Bilboko Euskalduna Jauregian alderdi politikoetako hautagaiei hiru galdera zuzentzeko helburuagaz. EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabariak dituan hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu deutseez.
Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dabe gaur Bilboko Euskalduna Jauregian alderdi politikoetako hautagaiei hiru galdera zuzentzeko helburuagaz. EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabariak dituan hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu deutseez.
Hautagaiek zer egin behar daben jakiteko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, euskalgintzeak alderdiei zuzendu gura deutsezan galderak ondokoak dira:
1.- Zure alderdiak kudeatuko dauen administrazinoak noiz eskainiko ditu zerbitzu guztiak euskeraz? Eta noiz lan egingo dau euskeraz?
2.- Administrazinoak aurrekontuaren zer portzentaje erabiliko dau euskerearen normalizazinorako?
3.- Zer aldaketa egingo ditu corpus juridikoan? Udalak euskerearen aldeko arautegi edo ordenantzarik ezarriko dau, edo dagozanak hobetuko ditu?
Uriburuetako hautagaien erantzunak jasoko ditu Kontseiluak egunotan. Bialtzeko helbidea: komunikazioa@kontseilua.org
Agerraldian euskalgintzako hainbat alkarteren ordezkariak izan dira, besteak beste: Aek, Artez, Bertsozaleen Elkartea, EHE, EIRE, Elhuyar Aholkularitza, Elkar, Euskal Idazleen Elkartea, Ikastolen Konfederazinoa, Ilazki, Sortzen-Ikasbatuaz, Udal Euskaltegietako Langileak.
Momentu erabagigarria
Hauteskundeetan hurrengo lau urteetan izango dogun hizkuntza-politikea erabagi behar dan neurrian, euskalgintzako ordezkariek momentuaren garrantzia azpimarratu dabe. ‘Alderdiek hurrengo lau urteetan euskerearen normalizazinorako jarraituko daben bidea azaldu behar deuskue’, adierazo dabe.
Aitatutako galderak egiteko Kontseiluak egindako udalerrien hizkuntza-politikearen neurketearen emoitzak kontuan izan ditu. Neurketa honen bidez Kontseiluak udalerrien hizkuntza-politikan hainbat hutsune atzemon ditu. ‘Zerbitzua euskeraz emotea, euskeraz lan egitea, euskereak behar dituan baliabideak, hizkuntzearen corpus juridikoa eta euskerearen ordenantzak dira beharrezkotzat joten doguzan esparruak’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politikea neurtuta, errealidadea zein dan irudikatu deusku Kontseiluak 0-10 tarteko puntuazinoen bidez egindako rankin batean. Bertan, udalerrietan hizkuntza-politika barria behar dala islatzen da, izan be, Euskal Herriko uriburuetako puntuazinoa azaldu dabe ordezkariek: Donostia 4,22; Gasteiz 3,55; Bilbo 2,61; Iruñea 1,75 eta Baiona 0,002. ‘Puntuazino horreek hobetzeko bidea zein izango dan azaltzea eskatzen deutsegu alderdietako hautagaiei, horregatik azaldutako hiru galderak zuzendu nahi deutseguz’.
Era berean, Kontseiluak udalerrietako hizkuntza-politikearen neurketea barriro egingo dauela iragarri dau. ‘Udalak osotzean, hizkuntza-politika barria martxan jartean, barriro neurtuko dogu udalerrien egoerea. Bigarren azterketa honen bidez aurrera egin daben ala ez neurtuko dogu’, azaldu dabe ordezkariek.
Bestetik, Kontseiluko ordezkariek alderdien hauteskunde-egitarauak aztertuko dituala iragarri dau, uriburuetako hautagaien egitarauak, hain zuzen. Horretarako, orain informazinoa batzen dabilz. Lan honen helburua euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko proposamenak aztertzea eta baloretea da. Egitarauetan alderdi politikoetako hautagaiek euskalgintzeak egindako galderen erantzunak bilatuko ditu Kontseiluak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!