Euskarazko Komunikazio Taldeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2006-10-19 02:00 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz.
‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’
2006-10-18 02:00 Euskerea berbagaiBizkaiko zenbait udaletako euskera zerbitzu batzuk eta Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzeko ‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’ izeneko jardunaldiak aurkeztu ditue. Izena emoteko epea urriaren 25ean amaituko da.
Herri Hizkerearen I. Jardunaldiak Ondarroan
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiHerri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak zemendiaren 3rako Lore Jokoen egitarauaren barruan. Jardunaldian parte hartu gura dauenak izena emon behar dau urriaren 31 baino lehen.
Elebide abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko asmoz
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiElebide herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzera datorrela azpimarratu dabe, eta zabalik dagoala herritarren era guztietako kexak eta iradokizunak jasoteko. Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte osoari dago zuzenduta.
Baztarrikak hizkuntza koofizialakaz konpromiso handiagoa eskatu deutso Gobernu zentralari
2006-10-10 02:00 Euskerea berbagaiBaztarrikaren eretxiz, Estaduaren hizkuntz politikeak demokraziako azken 30 urteotan onarpen behartua izan dau beste erremediorik ez dagoalako, eta beste hizkuntza koofizialakazko erresistentzia izan dau ezaugarri.
Eudelek euskara zerbitzu barria izango dau
2006-10-10 02:00 Euskerea berbagaiEuskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) euskara zerbitzu barria jarriko dau martxan laster, udalen lana koordinetako eta udalerrietan euskerearen erabilerea sustatzeko plan orokorrak bultzatzeko, Eudeleko iturriek prentsa-ohar bidez iragarri dabenez.
Epaitegietan gero eta gitxiago entzungo da euskerea
2006-10-09 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiak gogor salatu dau Auzitegi Konstituzionalak oraintsu argitaratutako epaia. Horren arabera, etorkizuneko hitzarmenetan ezin izango jake eskatu epaile, fiskal edota idazkariei euskerearen derrigorrezko ezagutzea.
Bermeoko Hizkuntza Eskolea inaugurau dabe
2006-10-02 02:00 Euskerea berbagaiBermeokoa, bederatzigarren Hizkuntza Eskola Ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta bere eragin esparrua Busturialdeko udalerri eta Bakioko herrira zabaltzen da.
Euskaltegietan, ikasle kopuruak gora egin dau nabarmen
2006-09-29 02:00 Euskerea berbagaiEuskaltegi publiko eta pribadu homologatuetan euskerea ikasi gura daben 40.000 lagunek baino gehiagok emon dabe izena. Astelehenean hasiko da 2006-2007 ikasturtea eta 40.000 lagun horreetatik 4.000 inguruk autoikaskuntza bidez ekingo deutse ikasketeari.
Berbalagun egitasmoa jarri dabe martxan Lea-Artibai eskualdean
2006-09-28 02:00 Euskerea berbagaiHonezkero martxan dago Lea-Artibai eskualdeko Berbalagun egitasmoa. Helburua euskaldun zahar eta barriak euskeraz berba egiteko alkarregaz hartu-emonetan jartea da eta, era berean, kultur arteko hartu-emonak lantzea eta euskaldun barrien integrazinoa lortzea.
Euskerea-alemana-euskerea lehenengo hiztegia plazan
2006-09-28 02:00 Euskerea berbagaiEuskerearen eta alemanaren arteko loturea uste baino sendoagoa dala ohartuta, orain dala urte batzuk gogor ekin eutson lanari Elena Martinezek. Helburua ez zan edozelangoa: euskerea-alemana-euskerea lehenengo hiztegia egitea.
Euskeraren Jatorriaren II. Biltzarra egingo da urriaren 7an Donostian
2006-09-28 02:00 Euskerea berbagaiEuskeraren Jatorriaren II. Biltzarrak teoria eta partaide barri asko batuko ditu urriaren 7an, Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan, Zorroagan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
UEUk eta EHUk lankidetza hitzarmena sinatu dabe Inguma datu-basea garatzeko
2006-09-27 02:00 Euskerea berbagaiSinatzaileek Euskal Komunidade Zientifikoaren Datu-Basea (Inguma) unibersitarioen curriculum-garapenerako erabilgarritasun handiko lanabesa dala adostu eta bi erakundeen arteko alkarlana luzatu dabe.
Euskal Tonbolea Bizkaian
2006-09-26 02:00 Euskerea berbagaiUrriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.
Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa
2006-09-25 02:00 Euskerea berbagaiAzpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.
Patxi Salaberri euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau barikuan Uxueko pilotalekuan
2006-09-25 02:00 Euskerea berbagaiPatxi Salaberri Filologia Hispanikoan (Nafarroako Unibersidadea) eta Euskal Filologian lizentziaduna (EHU) da eta Euskal Filologian Doktorea. Gehienbat euskal onamastika arloa jorratu dau baina euskal dialektologian be egin dau lan.
LanHitz, beharlekuetan euskerearen presentzia eta erabilerea indartzeko ekimena abian
2006-09-21 02:00 Euskerea berbagaiGizarteko hainbat esparrutan euskerearen erabilerea sustatzeko indarrean dagozan ganerako ekimenakaz buztartu nahi da lan-mundua.
Urduñako Udalak 23 programa jarri ditu martxan euskerearen normalizazinoa sustatzeko
2006-09-20 02:00 Euskerea berbagaiUrduñako Udalak 23 egitasmo jarri ditu abian herrian euskerearen sustapena, zabalkundea eta normalizazinoa lortze aldera. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 34.157 euroko diru-laguntzinoa emon dau.
Ikastolen ikasturte-hasiera ekitaldia egin dabe Zamudion
2006-09-15 02:00 Euskerea berbagai ‘SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabeBerrehun lagun baino gehiago batu dira Zamudioko Teknologia Alkartegian zapatuan goizeko hamaiketan urte akademiko barriari hasierea emoteko ekitaldian. Ganera, 'SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabe.
Kilometroak 2006ko pregoia irakurriko da zapatuan Oiartzunen
2006-09-14 02:00 Euskerea berbagai'Kilometroak 2006' jaialdiaren pregoia irakurriko da zapatu honetan, irailak 16, arratsaldeko 20:30etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian eta leku berean baina egun bat aurretik pregoi honen entsegua egingo da komunikabideentzat. Jaialdia urriaren 1ean ospatuko da.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...