Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak
2007-06-01 02:00 Euskerea berbagaiSagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.
Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.
Jakina denez, apirilaren 20an, Euskaltzaindiak Etxalarren egin eban osoko bilkuran, Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain urgazleak proposatu ziran, 27. eta 28. zenbaki-hutsarteak beteteko.
Ondokoak izan ziran proposamenak:
- 27. zenbaki-hutsarterako, Sagrario Aleman, Patxi Zabaleta, Patxi Salaberri eta Andres Iñigo euskaltzain osoek proposatua.
- 28. zenbaki-hutsarterako, Joseba Lakarra, Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek proposatua.
Sagrario Aleman
Sagrario Aleman Astiz Etxalekun (Nafarroa) jaio zan, 1952ko martiaren 5ean. Farmazian lizentziatua da (Madrilgo Unibersidade Konplutensean).
Nafarroako alfabetatze eta euskalduntze mobimentuan ezinbesteko erreferentzia da. 1972an hasi zan lanean helduen euskalduntzean. 1981-82 ikasturtetik aurrera Arturo Campion euskaltegian dihardu, bertako zuzendaria dalarik 1982. urtetik. Bestalde, didaktikan be dihardu, euskaltegian bertan, beste lankide batzuekaz.
Euskaltziandiak euskaltzain urgazle izentau eban 2006an.
Joseba Lakarra
Joseba Lakarra Andrinua Arratzun (Bizkaia) jaio zan, 1962ko urtarrilaren 1ean. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 1983), 1994an doktore maila lortu eban, Koldo Mitxelenak eta Joakin Gorrotxategik zuzendutako XVIII. Mendeko Hiztegigintzaren Etorkiez izeneko tesiagaz. 1996an, Doktoregoko Sari Berezia jaso eban.
2005eko abuztutik aurrera Euskerearen Historia eta Euskerearen Gramatika Historikoaren katedraduna da, EHUko Filologia eta Geografia-Historia Fakultadean. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean dihardu.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1991n.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!