Geroaren deiadar euritsua Balmasedan

Bizkaie! 2007-05-21 02:00   Euskerea berbagai

Urte osoan egindako lanak amaiera euritsua izan dau. Egora horri aurre egiteko, Balmasedara joan ez diranentzako, joan bai baina euria hasi danean etxera bueltau diranentzako edota lagundu gura daben guztientzako, antolatzaileek kontu korronte zenbaki bi jarri ditue eskura.

Balmasedako Zubi Zaharra Ikastoleak ilusino handiz hartu eban Ibilaldia 07 antolatzeko lekukoa. Ordutik gogor ibili dira beharrean eta 'Geroaren deiadarra' lelopean hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditue.

Urte osoan egindako lanak amaiera euritsua izan dau. Goizeko 09:30ean protokoloagaz emon eutsen hasierea XXIX. Ibilaldiari. Ekitaldian, agintari, konbidatu eta Ikastolen mobimentuko ordezkariak batu ziran Enkarterrin euskereari bultzadea emoteko.

Ondoren, zirkuitoa zabaldu eta aurreikusita egoan legez ekintzak martxan jarri zituen zeruari begira. 11:30ean, Klaret Antzokian Euskal Literatureari ondo merezidutako gorazarrea egin jakon. Bertan, Euskal Idazleen Alkarteak eta Nafarroako Ikastolen Alkarteak jaso eben oroigarria, euskal literaturea eta ume eta gazteakan zaletasuna biztuteko egiten daben lanagaitik. Iñaki Friera idazleak berbalditxua egin dau.

Lainoak goiz osoan zeruan egon arren, eguerdiko ordu batetara arte ez zan hasi euria botaten. Orduan, jentea aterpe bila hasi zan. Egitarauan aldaketak egin behar izan zituen eta ekintza batzuk suspendidu be bai.

Balmasedan batutako milaka euskaltzaleei eskerrak emon gura deutsoz antolatzaile-taldeak, eguraldiari aurre egiteagaitik eta alkartasuna erakusteagaitik. ‘Antolatzaileok sentipen gazi-gozoa dogu. Urte osoan egindako lana bikain joan da baina azken jai handi honetan ezin izan doguz gure helburuak lortu, hau da, bigarrren hezkuntzarako egindako eraikin barriarako baliabideak, hain zuzen be. Gure aurreikuspenetik behera egin dogu’, dinoe.

Egora horri aurre egiteko, Balmasedara joan ez diranentzako, joan bai baina euria hasi danean etxera bueltau diranentzako edota lagundu gura daben guztientzako, antolatzaileek kontu korronte zenbaki bi jarri ditue: 20950114609107570540 eta 30350104201040043202.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu