Ziurtagiriaren Elkarteak zuzendaritza barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-06-08 02:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez sortutako Ziurtagiriaren Elkarteak erakundea osotuko dauen zuzendaritza barria aurkeztu dau Bilbon. Alkarte hori izango da egun 1.502 entidadek daben ‘Bai Euskarari’ ziurtagiriaren kudeaketaren arduraduna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez sortutako Ziurtagiriaren Elkarteak erakundea osotuko dauen zuzendaritza barria aurkeztu dau Bilbon. Alkarte hori izango da egun 1.502 entidadek daben ‘Bai Euskarari’ ziurtagiriaren kudeaketaren arduraduna.

Kontseiluaren idazkari nagusi Xabier Mendigurenelk aurkezpenean esan dau erakunde barriaren helburua ‘Bai Euskarai’ ziurtagiria zabaltzea izango dala. ‘Lan munduaren alorreko euskalduntzea estrategikoa da eta, horregaitik, beharrezkoa da agente guztien arteko kolaborazinoa’, dino.

Alkarte barriko zuzendaritzea hiru muetatako kideek osotuko dabe: Bazkide babesleek (Kontseiluko kideak); Erabiltzaileek (ziurtagiria eskuratutako guztiak); eta Bazkide laguntzaileek (erakundeagaz alkarlanean lan egin daben erakundeak).

Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaritzan izango dira Kontseiluko Lehendakaria (momentu honetan Elkar); Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenen; EMUNeko kide bat; eta Artez-eko arduradun bat, bazkide babesle moduan.

Bazkide erabiltzaile legez, Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoak eta Hernani eta Zarauzko industrialdeek hartuko dabe parte. Bazkide laguntzaile moduan LAB sindikatuak eta AMEDNAk (Nafarroako Emakume Zuzendari eta Enpresarien Elkartea) kide bana izango dabe. Zazpigarren kidea alkartearen zuzendari Rober Gutierrez izango da, baina ez dau botorik izango. Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendari Rober Gutierrez izentau dabe ‘Bai Euskarari’ ziurtagiriagaz ‘sorreratik’ lan egin dauelako.

Bere esanetan, alkartea sortzea ‘prozesu parte-hartzaile baten ondorioa da, etenbako hobekuntzan oinarrituta, dinamikoa eta zazpi urteko esperientzia metatu dauena Euskal Herri osoan’.

Alkarte barriaren betebeharrak izango dira ‘Bai Euskarari’ agiriaren kudeaketa egokia bideratzea, ziurtagiriaren edukiak lantzea eta gizarteratzea, agiria eskuratuko dauen entidade kopurua handitzea eta horreen jarraipena egitea, era guztietako entidadeei jagokezan neurri normalizatzaileak hartzeko eta beteteko eragitea eta alkartea osotuko daben kideen arteko komunikazinoa bermatzea.


Ziurtagiriaren eboluzinoa

‘Bai Euskarari’ ziurtagiria daukien enpresek, saltokiek eta era guztietako entidadeek euskereagazko konpromiso sendoa eta hizkuntzearen normalizazinoa lortzeko borondatea gizarte osoari adierazoten deutse. Orain, 1.502 enpresa eta entidadek lortu dabe agiria, horreetatik 152k zerbitzua eta lana euskeraz egiten dabe, 463k zerbitzua euskeraz bakarrik eta 887k ‘bidean’ dagozala adierazoten dabe.

Komertzioa, ostalaritzea eta azalera handien sektorea da ziurtagiri gehien lortu dauena, danetara 564 ziurtagirigaz. Lan-munduan 184 ziurtagiri banatu dira; zerbitzu orokorretan eta garraioetan 127; mundu asoziatiboan eta gizarte-mobimentuetan 115; hezkuntzan 110; kulturan 90; finantzan eta aseguruetan 85; kiroletan 80; osasungintzan eta mundu asistentzialean 43; nekazaritzan eta arrantzan 34; komunikazinoan 29; eta alkargo profesionaletan 24.

Bestalde, alkartearen irudiaren aurkezpen ofiziala datorren bagilaren 14an Donostiako Kursaal Jauregian egingo dabela adierazo dau zuzendaritzeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu