HPSk LanHitz programarako lan tresna barriak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Euskerea berbagai

LanHitz programako laguntza tresna barriak ondokoak izango dira: diagnostikorako aplikazinoa, nahi dauen enpreseak euskerearen egoerearen gainean bere diagnostikoa egin daian; agiri-ereduen bankua, esparru sozio-ekonomiko pribatuan ohikoak diran euskerazko ereduak eta eredu elebidunak eskura jarriko dituana; CRM (Customer Relationship Management), enpresa batek bezeroakazko dituan harremanak kudeatzeko sistemea; eta LanHitz webgunea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak LanHitz programa-markorako lan tresna barriak aurkeztu ditu gaur, hilak 29, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan.

Programa honen helburua da, besteak beste, Euskadiko enpresen artean euskerea erabilteko ekintzen nahiz euskera-planen, laguntzen, baliabideen barri emotea eta abian jartera gonbidatzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako iturriek gogoratu dabenez.

LanHitz programako laguntza tresna barriak ondokoak izango dira: diagnostikorako aplikazinoa, nahi dauen enpreseak euskerearen egoerearen gainean bere diagnostikoa egin daian; agiri-ereduen bankua, esparru sozio-ekonomiko pribatuan ohikoak diran euskerazko ereduak eta eredu elebidunak eskura jarriko dituana; CRM (Customer Relationship Management), enpresa batek bezeroakazko dituan harremanak kudeatzeko sistemea; eta LanHitz webgunea.

Programearen lan tresna barriak aurkezteko ekitaldian parte hartuko dabe Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Erramun Osa Koordinazinorako zuzendariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu