Euskaltegietako ikasleek 423 euro jasoko ditue euskerea ikasteagaitik
2007-05-30 02:00 Euskerea berbagaiKultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskaltegi eta zentro homologatuetan euskerea ikasi eta mailak gainditu dituezan ikasleei HABEk zuzenduko deutsiezan diru-laguntzinoak onartu ditu.
Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskaltegi eta zentro homologauetan euskerea ikasi eta mailak gainditu dituezan ikasleei HABEk zuzenduko deutsiezan diru-laguntzinoak onartu ditu. Mailea gainditu daben ikasle helduei zuzendutako deialdi honek 1.249.400 euro banatuko ditu.
Euskaltegi publiko eta pribaduetako eta euskera zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako diru-laguntzinoa ikasturte amaieran emongo da, beti be azterketen emoitzen arabera.
‘Euskerea ikasten daben helduen inbersinoa laguntzera zuzenduta, igaz 879.000 euro pagau jakezan euskerea ikasi eta maila gainditu eben ikasle helduei; 2.077 lagunek jaso eben laguntzinoa eta, 423 euro bataz beste’, zehaztu dau Jaurlaritzeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!