Umeen artean euskerea sustatzeko kanpainea martxan dago Bizkaiko 31 udalerri eta 3 mankomunidadetan
2007-06-04 02:00 Euskerea berbagai‘Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera’ lelopean, Bizkaiko 17.000 familiak baino gehiagok ume jaiobarrien eta 1-6 urte bitarteko umeen hurreko inguruan euskerea sustatzeko aholkuak jasoko ditue. Alkarbide bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako kanpainearen helburu nagusia euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitudutearen garrantzia nabarmentzea da.
Bizkaiko 17.000 familiak baino gehiagok, ‘Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera’ lelopean, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitidutearen garrantzia nabarmentzen dauen kanpainearen aholkuak jasoko ditue. Alkarbide euskera zerbitzuen bilguneak koordinatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, egitasmo hau 31 udalerritan eta 3 mankomunidadetan jarriko da martxan. Udalerriak honako honeek dira: Amorebieta-Etxano, Alonsotegi, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Orozko, Ortuella, Sestao, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaldibar eta Zeberio. Hiru mankomunitateak Enkarterri, Txorierri eta Uribe Kosta dira.
Ume jaiobarri eta 1-6 urte bitartekoen gurasoei hurreko ingurunean euskerea sustatzeko aholkuak eskainiko jakez; kantak, euskerazko oinarrizko berbak eta esamoldeak ikasteko KU-KU liburuxkea eta hainbat opari (adur-zapia eta merienda-boltsea) be emongo jakez.
Kanpaina honen hartzaileek hainbat euskarritan jasoko dabe hizkuntza geroratzearen garrantziaz sentiberatzeko mezua.
Ume jaiobarrien gurasoek alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatutako gutuna jasoko dabe. Gutun horretan, gurasoei zorionak emoteaz gain, euskerearen transmisinoaren garrantzia azaltzen da. Gutunaz ganera, umearen ingurune hurrean euskerea sustatzeko aholkuak batzen dituan hiru-orrikoa be jasoko dabe. Aholku horreek gurasoen hizkuntza-gaitasunaren araberakoak izango dira. Eta, azkenik, adur-zapia izango dabe opari legez.
Ume jaiobarrien gurasoen kasuan legez, 1-6 urte bitarteko umeen gurasoek be gutuna eta aholkuak batzen dituan hiru-orrikoa jasoko dabe baina, kasu honetan, merienda-boltsea izango da oparia.
Horrezaz ganera, udalerri batzuek umeentzako kantak batzen dituan ‘Txikia Izanik’ CDa banatu dabe.
Kanpainearen edukiak
KU-KU liburuxkea
Udalerri batzuek, material horri laguntzeko, KU-KU liburuxkea berrargitaratu dabe. Liburuxka hori igaz argitaratu zan lehenengoz, baina izan eban harrerea ikusita, aurten berriro argitaratzea erabagi da. Bertan, gurasoek euren seme-alabakaz berba egiteko oinarrizko euskerazko berbak eta esamoldeak batzen dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!