Mikel Zalbide euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau zapatuan
2007-05-31 02:00 Euskerea berbagaiGoizeko 11:00etan hasita, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan izango da ekitaldia bagilaren 2an. 'Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan' da berbaldiaren izenburua. Ostean, Henrike Knörr euskaltzainak erantzungo deutso.
Goizeko 11:00etan hasita, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan, Mikel Zalbide Elustondo euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau bagilaren 2an, zapatua.
Joxe Joan Ginzalez de Txabarri Gipuzkoako jarduneko diputadu nagusiaren ondoetorriaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Kintana idazkariak ekitaldiaren nondik norakoa azaldu dau.
Ondoren, Mikel Zalbidek bere sarrera-berbaldia egingo dau, ‘Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan’ izenburupean. Henrike Knörr euskaltzainak erantzungo deutso eta euskaltzain barriari domina eta diplomea emoteagaz amaituko da ekitaldia.
Jakina danez, Zalbide zan Patxi Altuna euskaltzain zanaren hutsunea beteteko hautagai bakarra. Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knörr euskaltzainek aurkeztu eben.
Bestalde, bagilaren 1ean, barikua, Euskaltzaindiak osoko bilkurea egingo dau Bilbon, 27. eta 28. aulkiak nork beteko dituan erabagiteko. Jakina danez, apirilaren 20an, Euskaltzaindiak Etxalarren egindako osoko bilkuran, Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain urgazleak izan ziran proposamenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!