Geurien Be Bai: Bermeoko enpresa eta alkarteak euskalduntzen
2007-05-21 02:00 Euskerea berbagaiHerriari euskeraz bizitzeko aukerea eta indarra emon behar jakozalakoan, Geurien Be Bai izeneko plana abiarazo eban 2004ko bagilean Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskerearen erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da.
Bermeoko 49 enpresa eta alkartek euskeraren erabilerea areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmena sinatu eben aurreko barikuan, maiatzaren 18an, Bermeoko XIII. Arrain Azokearen egunean. Sinadura ekitaldia Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan izan zan eta enpresa eta alkarte sinatzaileez gan, Bermeoko Udalaren izenean, Juan Karlos Goienetxea alkatea bera be han egon zan euskerearen aldeko konpromisoa berresteko.
Geurien Be Bai
Herriari euskeraz bizitzeko aukerea eta indarra emon behar jakozalakoan, Geurien Be Bai izeneko plana abiarazo eban 2004ko bagilean Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskerearen erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da, plan hitzartu, metodiko, neurtu eta beharretara egokitua hain zuzen be, begirunea, parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartuz.
Herrian euskerearen erabilerea eta presentzia areagotzea da asmoa, plana erakunde bakotxaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskerea erakundeen kulturan eta kudeaketarako sisteman txertatuz. 2004. urtean hasi eta egitasmoak aurten 3 urte bete ditu. Honezkero 49 enpresa eta alkartek bat egin dabe egitasmoagaz, eta aurrerantzean gehiago izango dira.
Geurien be bai egitasmoaren sinatzaileak
Danetara, 49 dira planean parte hartzen ari diran erakundeak: herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, alkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika alkarteak, kultur alkarteak...
- Ondokoak dira enpresa eta lan-munduko erakunde sinatzaileak:
Albacora
Astilleros de Bermeo
Bermiopost
Berton
Garavilla / Isabel
Arroyabe / La gaviota
Lebazaleen kooperatiba
Ormaza
Royo
Salica
San Pedro Kofradia
Serrats
Tabernarien alkartea
Zallo
Echebastar
Beruala
Azoka berria saltzaileen alkartea
ELA
LAB
BBK
Euskadiko Kutxa
Bankoa
Behargintza
- Ondokoak dira Bermeoko alkarte eta talde sinatzaileak:
Alkartasuna dantza taldea
Euskaraz berbetan
Urdaibai eskubaloi taldea
Arraun alkartea
Sollube 707 Mendi taldea
Bermeotarrak fanfarrea
Zantzue kultur alkartea
Ikuspegi kultur taldea
Bermeoko abesbatza
Bermeoko Futbol taldea
MB 2000 Aisialdi taldea
Erroxape emakume taldea
Urre-urre txokoa
Busturialeko Hitza
Adiskide txokoa
Kai gane txokoa
Xixili gimnasia taldea
Takon txokoa
Bermeoko erraldoien konpartsa
Urdaibai begirale taldea
Haitz Nagusije auzo alkartea
Artza Pelota Alkartea
Izaro abesbatza
Urdaibai arraun Alkartea
Bermeoko saskibaloi taldea
Berko kultur alkartea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!