Maruri-Jatabek ‘Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz’ kanpainan parte hartuko dau lehenengoz
2007-05-29 02:00 Euskerea berbagaiMaruri-Jatabeko udalak, ‘Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz’ kanpainea abian jarri dau. Alkarbideren, (Bizkaiko lurralde historikoko euskera zerbitzuetako teknikariak biltzeko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako bilgunea) koordinazinoaren bitartez, DBHko 3. maila euskeraz egin daben gazteak euskerazko ereduetan jarraitzea da kanpaina honen helburua.
Maruri-Jatabeko udalak, ‘Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz’ kanpainea abian jarri dau. Alkarbideren, (Bizkaiko lurralde historikoko euskera zerbitzuetako teknikariak biltzeko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako bilgunea) koordinazinoaren bitartez, DBHko 3. maila euskeraz egin daben gazteak euskerazko ereduetan jarraitzea da kanpaina honen helburua.
Lehenengo urtea da Maruri-Jatabeko udaletxeak kanpaina honetan parte hartzen dauena. Honako kanpaina hau, DBH euskeraz egin eta DBH ondoren zer egin erabagiten hasi behar daben gazteentzat preparau da eta haren euskarri nagusia informazino-liburuxka bat da. Bertan, batxilergoan eta lanbide heziketan, euskerazko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxeen zerrendea agertzen da eskualdeka antolatuta eta horregaz batera, eskualde bakotxeko garraio-sarearen barri emoten da.
Ilaskik Serranok, EITBko aurkezle eta Euskadi Gaztea irratiko esatariak, sinatutako gutuna be badaroa barruan liburuxkak. Gutun horretan, Ilaskik euskerazko ereduan ikastearen garrantzia azpimarratu eta gazteok eredu horretan ikastera bultzatzen ditu. Aurreko urteetan legez, erregalua jasoko dabe gazteek, liburuxkeagaz batera bi txapa txiki eta pegatinea jasoko ditue eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!