Gernikan hiru enpresa gehiagok parte hartu eben igaz ‘Geure Berbie Euskeraz’ kanpainan
2008-03-11 18:36 Euskerea berbagai2001ean hasi zan Udala enpresa txikien arloa jorratzen eta sei urte honeetan, 32 izan dira baliabide urriak izan arren, hizkuntza normalizazinoaren aldeko apustu garbia egin daben enpresa txikiak.
Udaleko Euskara Sailak kaleratutako datuen arabera, 2007an, hiru enpresa barrik, ‘Geure Berbie Euskeraz’ kanpaineagaz bat egin eben. 2001ean hasi zan Udala enpresa txikien arloa jorratzen eta sei urte honeetan, 32 izan dira baliabide urriak izan arren, hizkuntza normalizazinoaren aldeko apustu garbia egin daben enpresa txikiak. Idoia Fernandez, Euskara saileko zinegotziaren esanetan, ‘enpresa txikietan euskerearen erabilereak izan dauen bilakaerea oso positiboa da. Azken urteetako emoitza honeek erakusten deuskuena da, bide egokia hartu dogula eta aurrerantzean be, bide horretatik jarraitzeko asmoa dogu. Hori bai, gero eta enpresa gehiagori egingo deutsegu hitzarmena sinatzeko konbita”.
Euskera Sailak plazaratutako memoriak adierazoten dauenez, ezagutzari buruzko datuak positiboak dira, lantegi barrien % 75 euskalduna izan dalako. Kanpo erabilereari buruz esan daiteke, kanpora begira egiten diran komunikazinoetan be (bisita-txartelak, gutunak edota eskaera-orriak) euskerea gero eta gehiago erabili dala. Aholkularitza enpresa batzuk, nominak euskeraz egiteko aukerea eskaini dabe eta euskerazko publizidadearen aldeko apustua be egin da. Barruko erabilereari jagokonez, enpresa askotako ordenagailuetan, Windows programearen euskerazko bersinoak jarri dituela azpimarratu behar da. Langileen arteko komunikazinoetan be, azken urtean euskerearen erabilereak gora egin dauela igarri da.
Azkenik, 2008ari begira, Euskera Sailak profesionalen arloa jorratzeko borondatea erakutsi dau. Hortz-klinika, arkitekto, podologo eta eraikuntza alorreko enpresakana zuzenduko dira, akordioa sinatzeko konbita luzatuz, sektore honeetan, euskerearen erabilerea oso eskasa dala atzemon dabelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!