Bizkaiko 45 udalerrik euskerazko ereduen aldeko informazino kanpainea jarri dabe martxan
2008-02-13 17:06 Euskerea berbagaiLaster izango da 2-3 urteko umeak eskolaratzeko sasoia eta kanpainearen bidez, gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake.
Bizkaiko 45 udalerrik martxan jarriko dabe euskerazko ereduetan matrikuletako sentiberatze-kanpainea. 2-3 urteko umeak eskolaratzeko sasoia laster izango da eta kanpainearen bidez, gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake 2-3 urteko umeen gurasoei eta, batez be, beste herrialde batzuetatik Euskal Herrira bizitera etorri diran etorkinen familiei.
Ekimena 15.500 familiari zuzenduta dago eta honako udalerri honeetan zabalduko da: Alonsotegi, Arrieta, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berriz, Berango, Bilbao, Enkarterri, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Getxo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Muskiz, Ortuella, Sestao, Txorierri, Uribe Kosta, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.
Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau dau kanpainea eta igaz legez, 1+1="'bi' izango da kanpainearen leloa.
Eleaniztasuna, emoitza hobeak atarateko bidea
Eskolaratze sasoian dagozan umeen gurasoei banatu jaken liburuxka horretan, euskal hezkuntza sistemearen ganeko informazinoa eta hainbat aholku eta gomendio jasoten dira. Euskerazko irakaskuntzeak etorkizunari begira dituan abantailak be aitatu dira bertan, berbarako, hizkuntza bi edo gehiagotan berba egiteko aukerea, lan aukera zabalagoa edota kultura bat baino gehiago ezagutzeko aukerea.
Ganera, hizkuntza bi edo gehiagotan berba egiten jakiteak dituan abantailen barri be emoten da, bi hizkuntza erraztasunez ikasten dituen ikasleek emoitza hobeak izaten ditue-eta ikasle elebakarrek baino, eta hori erakusten dabe hainbat herrialdetan egindako ikerketa pedagogikoek.
15.500 puzzle
Kanpaina honetan hainbat liburuxka banatu dira gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazino zabala eskainiz. Horregaz batera, udal bakotxeko udal arduradunak sinatutako gutuna eta eskolan hastear dagozan umeentzako erregalua be banatu dira; aurten 1+1="'bi'" leloa daroan puzzlea jasoko dabe umeek euren etxeetan.
Datu nagusiak
2007-08 ikasturteko datuak oinarri hartuta, Bizkaian, 44.133 ume matrikulau dira haur hezkuntzan. Gehienak, 29.023 ume, D ereduan matrikulau dira, 11.504 B ereduan, 3.180 A ereduan eta 426 X ereduan. Lehen Hezkuntzan 55.014 ikasle matrikulau dira, 30 583 D ereduan; 16.835 B ereduan; 6.770 A ereduan eta 826 X ereduan.
Datu horreek aintzat hartuta, 2007-08 ikasturtean, ikasleen % 7,2 baino ez da matrikulau A ereduan, % 26,06 B ereduan eta % 65,76 D ereduan, hau da, euskera hutsezkoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!