'Anexiñua Oñatiarrez'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskerea berbagai
'Anexiñua Oñatiarrez' / Bertsuak Lehen agerraldixa / Sarrerako bertsuak Aloña Mendi aldamenian Leku nasai, zabalian, Oñati eder ikusten dogu aurtengo Herri Hegunian; Batian ta bestian (e) Plaza eta kalian Jentia dabil gustora, Jai-giro polit honen barruan Orain dator antzerkira. Urte batzuk tartian dirala Berriz hemen gaittuzue, Artista kaskarrak gariela Zuek ondo dakizue; Baiña herriko saltsak (e) Ohitturak eta dantzak Ikusiko dittuzue, Borondate on apur batekin Asko gustauko xatzue. Gaurko antzerki apal honetan agertuko dogun gaixa, Oñatin gertatu zan benetan hori da kontu ...

2003ko zezeilaren 16an UK barria kalean: Zorionak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskerea berbagai
6. Lekuan lekuko berbeteari beti egin deutsazue lekua UKn. 'Akabuko punte' irakurleek asko estimetan daben atala da. Atal hau zabaltzeko aukerea aztertu dozue? 'Akabuko Punte' atala aldizkariaren nortasun ikurretako bat da. Aldizkaria sortu genduanetik hilebetero beti egin doguna. Hasieran oso argi izan geunkan eskualdeko berbetei lekua egin behar jakela, altxor hau jaso eta ezagutarazo behar genduala, guk egin ezean beste inork egingo ez ebalako. Eta oraindino horretan gabilz eta aurrerantzean be ibiliko gara. Atalak orain arte lez jarraituko dau, hau ...

Erramun Osa: 'euskerearen etorkizuna egunero eregi behar dogu danon artean'

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Euskerea berbagai
6. Orain urte batzuk helduen euskalduntzeak eta alfabetatzeak aparteko indarra izan eben eta gaur egun askosaz jente gitxiago dabil euskaltegietan. Orain erabilerearen garrantzia azpimarratzen da. Sasoietara eta egoeretara egokitzeko ordua ete da? Euskerearen berreskurapena fenomeno urbanoa da eta une honetan uri eta herri handienetan dago egoerarik larriena. Hirurogeigarren hamarkadearen erdialdean alfabetatzea egoan pil-pilean, besteak beste, herri honi historian zehar ukatu izan jakolako hezkuntza sistema propioa garatzeko aukerea eta, horren ondorioz, jente asko egoan euskeraz irakurteko eta idazteko gaitasunik barik. Testuinguru ...

Getxoko toponimiaren harian

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Euskerea berbagai
Bitxikeriak Dokumentu batetik bestera kopiaukeran akats batzuk topau dira zenbait toponimotan: Arediondo – Arechondo // Jillamonte – Villamonte...; edozelan be, ez dabe eraginik izan, kasu isolatuak baino ez diralako izan. Aldaketa baten adibiderik argiena, Goñi gasolindegiaren atzealdean dagoan baserri baten izenagaz pasau da, Ibarbengoa baserria; 1629an dokumentauta dago lehenengo aldiz eta Ybarrabengoa izenagaz agertzen da; beranduago, aldaketa fonetikoak dirala eta, Ybarbengoa edo Yberbengoa agertzen da. 1856an, ostera, Yberberango dokumentetan da eta gaur arte holan erabili izan da. Auzokideei galdetu eta Yberberango esan deuskue ...

Bilbo: euskerearen uriburu

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Euskerea berbagai
Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta' Esteban Urkiagaren obraren balioaz jaubetuta, hona hemen poeta bizkaitar handienetakoaren eta XX. gizaldiaren hasiera aldeko euskal kulturearen pizkundearen sustatzaile eta olerkari nagusienetakoaren ganeko zertzelada batzuk: Aurten 65 urte dira Lauaxeta Gazteizko kanposantuan goizaldean fusilau ebena. 1905eko abuztuaren 5ean Laukizen jaio eta hogeita hamar urteko bizian politika zein kultura arloetan buru belarri ibilitakoa. 'Euzkadi' egunkarian idatzi eban euskera sailean eta denporagarrenean, sail horretako zuzendari izentau eben 1931n Nikolas Ormaetxea 'Orixe'-ren ordez. Urte horretan emon eban bere ...

Euskereak be badauka bere eguna

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Euskerea berbagai
EHUk honoris causa izentau dau Rudolf de Rijk hizkuntzalari holandarra Rijk irakasleak ikerketan eta jardun akademikoan egin dauen bidea saritzea izan da asmoa, kontuan hartuz, nazinoarteko hizkuntzalarien artean bera dana euskereakanako pasinorik handiena erakutsi dauena. Azken 30 urteotan euskal morfologia, sintaxi eta gramatikeari egin deutsozan ekarpenak funtsezko mugarriak izan dira eta euskerearen filologia eta diakroniaren arloan egindako beharrak be ezin ahaztu. Azken aldian makalik dagoan De Rijk irakaslea EHUko Euskal Filologia sailagaz lankidetzan dabil luzaroan eta, gaur egun, 'A progressive ...

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskerea berbagai
R. M. Azkueren txatalak: - Bein da betiko nobelatik, 'Basa-txoritxu' abestia: 'Basa-txoritxu mustur luzeak ez igan zerura billa, aingerutxurik bear ezkero orra or nire mutilla. Bere musua edurra da ta sua biotza ta ezpanak: berton urturik biziko dira nire bularra ta zanak. Ai! Nok leukezan urrezko orratza, urre-miesa ta aria, urrez asi eta amaituteko ume onentzat jantzia. Larrosatxuak bost orri daukaz, krabeliñeak amabi; gure umea gura dabenak eskatu beren amari. Neure leioko inzirrituak illun-abarran begiak, ene umea lo datzanarte lo egin ...

Berriz, euskerea ahoan, etxean eta kanpoan

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskerea berbagai
Azkenik, ezin ahaztu ekimen horreek guztiak eta batzarretarako deialdiak, herritarren eretxiak edota egitasmoak jasoteko Euskara Batzordeak buletina kaleratzen dauena hilero. Herritarren arteko komunikazinoa euskeraz bermatzea eta gura daben alkarte/denda edo herritarrek barriak, oharrak eta asmoak zabaltzeko kanal euskalduna eskura jartea da hileroko buletinaren helburua. Horreek egitasmo guztiok, Euskerearen Plan Estrategikoko lan-taldeetan, herritarrek proposatutako ekimenak dira, igaz Euskara Batzordeak abian jarritako Euskerearen Plan Estrategikoaren barruan. Maite Gerenabarrena (Berrizko Euskara Teknikaria)

Aramaixo, Arabako herri euskaldune

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Hemen Aramaixoko euskerearen ezaugarri danak ipinttie eziñezkue bada be, inportante batzuk behintzet emongo dittugu (gehixenak ezagunek die bizkaieran): (1) u eta i ondoko a bokala e egitten da ixe beti: gura > gure; eguna > egune; ikara > ikera; izan > isen. (2) e + a > ie: etxea > etxie; behar > biher. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ie, io: gazteena > gastiena; besteok > bestiok. (3) o + a > ue: eroan > eruen; astoa > astue. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ue, uo: basoetan > basuetan; astook > astuok ...

Euskeraz eskolan eta kalean

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Euskerea berbagai
Gogoetarako • Leioako ereserkia: Santimamitik Artatzako muturrera, Lamiakotik Peruriko bazterrera zabaltzen zaren herri goxo, sentibera... Zahar eta gazte, guztiok batera kantari gatoz zuri agur egitera Lamien kabi kuttun eta oparoa, San Juan suaren bizi txinparta beroa. Jende gaztea zugan hezitzera doa, gaurko bultzakadak baitakar geroa, munduari zabaltzen diozun leihoa. •Adituen eretxiak Jose Maria Satrustegi (Euskaltzain Osoa, idazlea, antropologoa): - 'Gure benetako sustraia euskalkia da eta gurasoak arduratu behar dira etxeko euskerea erakusten umeei'. Koldo Zuazo (Idazlea): - 'Erabat ahulduta daukagu geure hizkuntza sena ...

Errietak (Bakio-Bermeo)

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskerea berbagai
Erristak 'Mañon gure aitxek konteute, geuri etzien, gure aitxe dxoate san sonu dxoten Mañora, plasan sonu dxoten, erromeridxen sonue dxoten, ta etorte siela Bermialdekoak, Bermio Berrniokoak es, bermialdeko baserridxetakoak, orrek San Migel barridxo, Almike, orretakok gastiek, mutillek ba Mañora dxantzan, ta Mañotarrak eitxen eitzien, Mañoko mutillek, ba Mañoko neskak arekas, ayek ixete siela alegreauak beti, ta mutil alegriekas ba dxantzanta Mañoko neskak, ta Mañoko mutillek, gure aitxek esate seuen, bataran bat eote sala apur bet alegretxue baye bestiek esate seuen ...

EHUk antolatutako Jardunaldiak Leioan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskerea berbagai
Egitaraua: Irailaren 16an, goizean 10:00-11:15 Teresa Cabré (IULA-UPF): 'Terminología y normalización lingüística'. 11:15-11:45 Atsedenaldia. 11:45-13:00 Mercé Lorente (IULA-UPF): 'Metodologías de trabajo terminológico'. 13:00-14:15 Bertha Gutiérrez (USAL): 'Ciencia y lexicografía'. Irailaren 17an, goizean 9:30-10:45 Araceli Diaz de Lezana (EJ-GV): ''erminologia eta normalizazinoa EAEn". 10:45-11:15 Atsedenaldia. 11:15-12:30 Miel Loinaz (UZEI): 'Euskalterm eta terminologia datu-baseak'. 12:30-13:45 Iñaki Ugarteburu (EHU): 'Euskara Institutuaren terminologia lana'. Irailaren 17an, arratsaldean. Euskara ...

Gizaldi akabuko kontakizunak II (1864-1920)

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskerea berbagai
Etorri naz, irakurle ipentzaua eta esan deutsudaz ondo edo txarto nire mugidalda ta pensamentuak; sinisten dot, asieran esan neban gisan, euskaldunik etzala itsutuko ziabezte oneek irakurten, baña, alan bere, zeñek kenduko deust biotzetik Euskal-erriagatik daukadan maitasuna? Amaitzera nua ipuin bategaz. Bilboko Barrenkalian bizi ei zan atso batek maite eban mutil gazte eder bat. Ezaguturik mutillak atsuaren maitasuna, esan ei eutsan: - Zergatik maitatzen nauzu, nik begiratu bere ezin badeutsut? Eta atsuak: - Badakit, badakit, eranzun ei eban; baña zeñek kenduko deust biotzetik ...

Mende akabuko kontakizunak / Txomin Agirre (1864-1920)

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskerea berbagai
Mende akabuko kontakizunak. Gizon oituez bat 'Barrez lertu eragin deust adiskide batek beste erromerizale ezagun baten ipuiñakaz. Aldra andien batzarretan beti izaten dira gizon argiak eta argi bagiak, sorrak eta azkarrak, jakindunak eta asko ikusitakoak, ez-jakiñak eta izer ikusi eztabeenakaz batera. Askoren artian asko modutako jentia. Batzuek, adierazoak dagozanak, ikusten dira erabagiak, askatuak eta ausarkiro ibilleretan; besteak lotuta, ganorabaga, zer egin eztakiela pausu bakoitzian. Argia daukana argiro, argirik eztaukana illunean: gauza jakiña da eta nunnaikua. Euskaldun erromeriazalien aldran bere bazan ...

Igorren, euskerea zuzterretik

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Euskerea berbagai
Joseba Ipiñazar, Igorreko Alkatea eta Arratiko Mankomunidadeko Burua: 'Euskerea bizibarritzeko plan orokorraren harian, orain arte egindako pausuak oso egokiak izan dirala ikusten dot. Herriko talde guztien artean lehenengo batzarrak egin ostean, ikusi dot hainbat herritarren erantzuna oso ona izan dala, eta horrek esan gura dau herriak badaukala interesa plan honetan. Arlo guztietan lantalde ugari sortu dira (kulturea, kirola, hezkuntzea, dendariak...) eta euren artean batzarrak egin dabez; ganera, herritar askok hartu dabe parte lantalde horreetan. Nik neuk, Udaleko Buru legez, herritarrei ...

Nire berbie euskeraz

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Euskerea berbagai
'Bizkaierea era erabilpena' jardunaldiak Gernika-Lumon Euskal Herririk ezin da izan ez badago euskaldunik, ez euskaldunik euskera barik, ez argi bako egunik. 'Gure berbie euskeraz' bedi, baztertu barik lagunik, ez daien esan Gernika-aldea euskalduna ez dogunik. Ez dakianak beharko leuke ahal dan neurrian ikasi, baina ez inor errudun bila auzora joan igesi. Hazaina handirik ez dogu behar, bakarrik berbetan hasi. Dakigun danok geure herrian euskeraz gaitezan bizi. Hizkuntza danak gurgarri dira, bakotxa bere izakeraz. Herri bakotxak dauka beria; pozik gagoz geuriegaz ...

Bilbon euskeraz blai

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Euskerea berbagai
Datu horreek guztiak eta bestelako batzuk kontuan hartzea nahitaezkoa izango da aparteko tratamentua behar eta merezidu dauen urian, Bilbon Euskerearen Erabilerearen Sustapenerako Plangintzea egiteko. Koldo Isusi Zuazo

'Icioqui dugu, guec ajutu ez dugu'

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Euskerea berbagai
Testu honetako ezaugarri filologiko nagusienak ondoko honeek dira: - Sinkopa maila handia. - Asimilazino bokalikorik eza. - Mendebaldeko euskalkiaren aditz formak: dau. - Amaierako -n bako soziatiboa: -ki. - -rik ablatiboa. - -dana erlatiboa. - Hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarria: igor izenordain zehaztubakoa, bokalen arteko 'g' eta guzti. Kontuak kontu, aurretiaz bagenkian arren eta Koldo Mitxelena edo Iñaki Camino lako hizkuntzalari eta filologoek aztertu izan daben legez, Barindanon topautako testu honek argi erakusten dau Lizarrako Merindadean antxina erabilten zan euskereak mendebaldeko zein nafarroako euskerearen ezaugarriak ebazala. Koldo Isusi Zuazo

Euskal Herriko ipar-mendebaldeko euskerea

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   Euskerea berbagai
Alonsotegiko barriemoile euskaldun batek -Engrasi Etxebarria artibarrak- holantxe esan euskun 1997an: «…ba, emeti, Karrantzati gora, ta berantza, berantza, berantza… Se au dana ise san euskaldune. Ba, Gordejuelako etxaldea' danak, ba, dires: Iñarritu, Arzuria, Aretxederra… guria da Isuskiza… Lekubarri… Danak euskaldunek. Baserrik danak euskaldunek. O sea, Gordejuelan aurreko denporetan danak euskaldunek. Ta gero asi sen galduten da galduten… Galdu san bai. Galdu senean asi sian emen minak eta, bearren eta… Altos Hornos eta. Jendea etorri san kanpoti. Danak erdera ta… ala ...

Arrain txikiak

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   Euskerea berbagai
Jan daigun arraina, gauza ona da-ta, baina hori bai, legearen barruan. Txikiak errespetetan ez dabezan pirata asko dagoz gure artean, arrain kontuan zein osterantzean. Eneko Barrutia, Irakaslea, idazlea.