Euskarabidea: ‘adierazpenaren jentartea gaur hasi da’
2006-06-27 02:00 Euskerea berbagaiEuskal Herrian sortu dan une politikoa euskereak jente artean jagokon lekua hartzeko garrantzitsua izango dala konturatu eta ‘Euskarabidea’ ekimena abiarazo dabe hainbat eragilek Kontseiluaren gidaritzapean. ‘Orain arte euskerearen alde lan egin dogun legez, martxan dagoan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu gura dogu’, esan dau prentsaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Euskal Herrian sortu dan une politikoa euskereak jente artean jagokon lekua hartzeko garrantzitsua izango dala konturatu eta ‘Euskarabidea’ ekimena abiarazo dabe hainbat eragilek Kontseiluaren gidaritzapean. ‘Orain arte euskerearen alde lan egin dogun legez, martxan dagoan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu gura dogu’, esan dau prentsaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak. ‘Prozesu honek aurrera egin ahala, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskerearen normalizazinoa bultzatzeko neurriak be adosteko aukera politikoak ikusirik, urratuko dan bidean zehar geure baliabideen arabera ahaleginak egiteko prest gagozala autortzen dogu’, ganeratu dau.
Taldekideak ia laurehun dira, irakasleak, kazetariak, euskara teknikariak, hainbat ikastolatako zuzendariak tartean. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, Gotzon Garate idazle eta irakaslea eta Igor Elortza bertsolaria dira ekimenagaz bat egin daben eragileetako batzuk.
Oinarrian, lau puntu daukaz ekimenak: alkarrizketan eta giza eskubideetan oinarritutako prozesuaren aldeko ahalegina egitea; konponbidea herriaren eskubide indibidual eta kolektiboen lanean oinarritzea; hizkuntza-gitxitzeari aurre egitea; eta, azkenik, konponbidearen parte diran eragile bakotxak jagokon erantzukizun maileari eustea.
Euskal Konfederazinoko bozeroale Maixa Markapideren esanetan, ‘batzuen kasuan izaera militantea du eta beste batzuentzat lana be bada’. Aukerearen garrantziaz jaubetuta, ‘pentsaera politiko desbardinak izan arren, eragileok bat egin dabe ekimenagaz’, dino Markapidek.
Aurrerantzean, ekimenak atxikimentu gehiago lortu gura ditu eta, horretarako, webgunea zabalduko dabe laster. Bestalde, ‘Europara be joko dogu jente gehiago bila, hizkuntza gutxituen aldeko alkarteetara, besteak beste’, zehaztu dau Konfederazinoko bozeroaleak. Izan be, ‘adierazpenaren jentartea gaur hasi da’.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!