Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dabe
2006-06-21 02:00 Euskerea berbagai2006ko bagilaren 20an sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo protokoloa.
2006ko bagilaren 20an sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo protokoloa. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dau eta Foru Gobernuaren izenean Pedro Pegenaute Unibersidade eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak.
Akordio horren arabera, ondokoak dira 2006. urtean egin behar diran eginkizun batzuk:
· Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egiteko batutako Nafarroako 3 herritako (Etxarri (Larraun), Oderitz eta Sunbilla) grabazinoak euskarritan paratu eta emotea.
· Saroihandyren Eskuizkribuen eta Jose Mari Jimeno Jurioren Onomastika fitxen digitalizazino lanak.
· Zenbait argitalpen preparetea, horreen artean Principe de Viana — Nafar euskaltzainen ekarpenak.
· Euskerea Administrazinoan gaiaren inguruko jardunaldiak preparetea.
· Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari jagokozan lanei jarraipena emotea.
Azken buruan, alde biek adosturik, erabagiten dan edozein lan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!