Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa
2006-06-20 02:00 Euskerea berbagaiBihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue.
Bihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue. Igaz egitasmoen diseinu lanetan Lea-Artibaiko 25 eragilek parte hartu eben eta orain guztien artean proposatuak izan diran lan ildo eta ekintzak aurrera eroateko konpromisoa hartuko dabe sinadura ekitaldian.
Behin konpromiso zehatzak hartuta, ikasturte barrian, 2006ko irailetik 2007ko bagilera bitartean, eragile bakotxak aukeratutako ekintzak bultzatuko ditu. Horrezaz gan, eragileen arteko alkarlana eta koordinazinoa gauzatzeko ikasturtean zehar hiru bilera egingo ditue.
Kontuak kontu, sinadura ekitaldia bihar izango da arratsaldeko 19:00etan Markinako Uhagon Kulturgunean. Bertan egitasmoakazko konpromisoak sinatuko dituen irakaskuntza, kultura, kirola, komunikabideak, sindikatuak, etorkinen alkarteak eta euskalgintza arlokoek parte hartuko dabe, danetara 16 eragile.
Sinadura ekitaldiaren aurkezpena proiektua garatzeko kontratautako Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzearen laguntzaz, ekimenaren bultzatzaile eta antolatzaile dan Lea ArtiBAI Euskarari Kultur Elkarteak egingo dau. Patxi Juaristi soziologo eta UPV-EHUko irakaslea izango da aurkezle konbidaua.
Ondokoak dira bi egitasmoakazko konpromisoak sinatuko dituen eragileak: Ondarroako Arrantza eskola, Ondarroako Radixu Irratia, Hitza, Etxebarriko Kantariak Alkartea, Etxebarriko Etx Kultur Elkartea, Lea-Artibaiko LAB sindikatua, Lea-Artibaiko Aek, Ondarroa, Markina eta Lekeitioko HHI-EPA, Markinako Uhagon kultur alkartea, Ondarroako Kresala kultur alkartea, Ondarroako Zubi-zahar ikastola, Ondarroako Senegaldarren alkartea, Markinako Batetaratze Guraso alkartea, Lea-Artibai Euskarari kultur alkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!