Euskerea jogurten etiketetan

z 2006-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.

Kontseiluak hegoaldean nahiz iparraldean salgai dagozan 9 jogurt marka izan ditu aztergai: Mahala, Kaiku, Consumer, Nestlé, Yoplait, Central Lechera Asturiana, Danone, Le Petit Basque eta Pur Natur. Enpresa horreen jogurten etiketak eta webguneak aztertu ditu euskerearen tratamentua ebaluetako asmoz.

'Euskerearen presentzia eskasa dala ondorioztatu dogu', laburtu dau Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Aztertutako marka guztien artean, bakarrak errespetetan ditu osorik euskaldunen hizkuntza-eskubideak: Mahalak, hain zuzen be. Euskal Herriko beste bi markek euskerea erabilten daben arren, gaztelania da nagusi. Horreek Kaiku eta Consumer dira. Consumerrek ez dau webgunea euskeraz eskaintzen, izen bereko aldizkaria euskeraz dagoan arren,eta Kaikuk ez dau erabilten euskerarik jogurten kanpoko zorroetan.

Ganerako marken artean, bi mueta bereizten dira: hizkuntza bakarra erabilten dabenak alde batetik, eta hizkuntza ugari erabilten dituenak bestetik. Danonek eta Le Petit Basquek lehenengo taldea osotzen dabe. Danoneren jarrerea da horreetan aitagarriena. Euskal Herrian euskerea erabili ez arren, Québecen, esaterako, frantsesa eta ingelesa erabilten ditu, nahiz eta azken hori hizkuntza ofiziala ez izan.

Marka eleanitzei helduta, Pur Natur da hizkuntza gehien eskaintzen dituana, 6 danetara. Dana dala, euskerea ez da zerrendan agiri. Interesgarria da Nestléren jarrerea be. Herrialde batzuetan, Eslovenian, berbarako, 9 hizkuntza eskaintzen dituan arren, Euskal Herrian gaztelania bakarrik erabilten dau. Katalunian, barriz, katalana be badarabile. Central Lechera Asturianak, barriz, estadu espainiarrekoa izan arren, ez dau gaztelaniaz aparte katalana erabilten, portugesa baino.

Hizkuntza-eskubideen deklarazino unibersalaren 50. artikuluaren arabera, 'Hizkuntz komunidade propioaren lurraldeetako gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazino osoa izateko, idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezimentuek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuez, besteak beste, erabilte-jarraibideak, etiketak, osogai-zerrendak, publizidadea, bermeak eta ganerakoak', gogorarazo dabe.

Euskal Autonomia Erkidegoaren araudiaren arabera, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eskaintzen jaken informazino guztia (etiketak, ontziak, argibideak, etab.) euskeraz nahiz gaztelaniaz emon ahal izango da. 'Legearen desegokitasuna agirikoa da, ez baititu enpresak euskeraz etiketetan behartzen', salatu dau Kontseiluak. Nafarroan eta Iparraldean egoerea okerragoa da, ez baitago ezelako babes legalik etiketak euskeraz egotea ahalbidetuko dauenik.

Kontseiluaren eretxiz, Euskal Herri osoan gaur egun, salbuespenak salbuespen, euskal kontsumitzaileon hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dira. 'Izan be, kontsumitzaileok ez dogu babestuko gaituen tresna juridikorik', esan dau Mendigurenek. Horregatik guztiagaitik, beharrezkoa da euskal gizarteak enpresei dei egitea euskerea normalizetan has daitezan.

www.kontseilua.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu