‘Barruan daramagu’, Araba Euskaraz’06 Armentiako landatan

Bizkaie! 2006-06-16 02:00   Euskerea berbagai

Datorren domekan, bagilak 18, milaka euskaltzale batuko dira Gasteizeko Armentia auzoan, orain 15 urte sortu eta gaur egun 600 ikasle dituan ikastoleari laguntzeko.

Datorren domekan, bagilak 18, milaka euskaltzale batuko dira Gasteizeko Armentia auzoan, orain 15 urte sortu eta gaur egun 600 ikasle dituan ikastoleari laguntzeko.

Lau kilometroko ibilbideak landa eta basoa zeharkatuko ditu eta, danetara, lau gune nagusi izango dira, edade guztietarako kontzertu, lantegi eta bestelako ikuskizunakaz.

‘Barruan daramagu’ izango da leloa eta marraskilo bat, barriz, jaialdiaren irudi nagusia; antolatzaileen esanetan, berba horreetan arabartasuna eta euskalduntasuna lotuta eta batera doazela adierazoten da eta marraskiloak arabar ohiturakaz eta hurreko inguruagaz, Armentiagaz zerikusia dauka.

Aurtengoa ez da Armentia ikastoleak Araba Euskaraz jaialdia antolatuko dauen lehen aldia. 1995ean, ‘Baietz atera’ lemapean egin eban lehenengoz Gasteizen. 1988an, Araia-Zalduondon ‘Orain da garaia’ lemapean egin zan eta 2002an, barriz, Zigoitian egin eben Araba Euskaraz ‘Gure erronka’ mezua zabalduz.

Azken buruan, urteetan zehar euskerearen alde egindako lana omenduko dau Arabako Ikastolen Elkarteak eta, esangura horretan, Jose Antonio Gonzalez etnografo eta toponimia adituari Araban euskal kulturea zabaltzeko egindako lana eskertuko deutse. Beragaz batera, Esther Aramendi Zubizarreta andereñoa be omenduko dabe, 80 hamarkadan ikastoletan euskerazko irakaskuntzan aitzindari izan zalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu