UEMA Eguna'06 Alegian garagarrilaren 2an

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Euskerea berbagai

Tolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.

Tolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.

Bere garaian udal ordenantzak martxan jarri eta udal administrazinoa eta udalerri osoa euskeraz biziteko bidean jarri ondoren, beste mugarri bat adierazoko dau Alegia udalerri euskaldun izenteteak. Udal Batzordeak udalerri euskaldun izentetako eskabidea onartu eta gero, eukerearen erabilera planak edo sektorekako kanpainak martxan jarriko ditu Alegiak UEMA gaz alkarlanean. Gauzak holan dirala, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen eretxiz, kide bat gehiago izatea sano eragingarria izango da euskerearen lurraldetasuna handitzeko eta indartzeko.

UEMA Eguna'06 / Egitaraua:

- Goizean, Alegiako txistulari eta trikitilariak ibiliko dira kalean girotzen.
- 11:00etan, UEMA ko Batzar Nagusia.
- 12:00etan, Alegiako Udalaren batzarra. Alegia UEMA ko kide izentetea onartuko dabe. UEMA ko hautetsiek, ganera, euskerearen aldeko dekalogoa sinatuko dabe.
- 13:00etan, UEMA ren ekitaldia.
- 14:15ean, herri-bazkaria. Bazkalostean, Gartxot eta Edorta musikariak.
- Arratsaldean: erromeria.
- 20:00etan, zahagi-ardaoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu