III. Soziolinguistikako inkestea (I)

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Euskerea berbagai
 Hizkuntza-gaitasunari jagokonez, elebidunak gutxiengoa dira lurralde guztietan, baina, emoitzetan ez eze, joeretan be lurraldeen artean ezbardintasunak dira. Izan be, Euskal Herriko biztanleriaren laurena elebiduna bada (%25,4), EAEn elebidunen ehunekoa Euskal Herrikoa baino handiagoa da (%29,4); Iparraldean apur bat murritzagoa (%24,7) eta Nafarroan hamarretik bat da elebidun. Barriz, joerei jagokenez: 1991ren aldean 5 puntu hazi da EAEn (%20 gora); bederatzi puntu galdu da iparraldean (%26,7 jaitsiera) eta kasik bere horretan segitzen dau elebidunen kopuruak Nafarroan (puntu ...

Arima bako oskolak eta habe bako etxeak

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Euskerea berbagai
Zer dira hizkuntzak? Hizkuntzak, eurek guztiak, hiztun taldeentzako, ideia, nahi eta esperientziak pertsonen artean trukatzeko bitarteko huts ez dira. Izan be, hizkuntzak, beste osogai batzuen artean, hiztun komunitateei loturiko kulturen erakusle edo adierazpen sinboliko be badira, halan da ze, hizkuntzak kultura horreen zati dira eta berorreei, neurri handi edo txiki batean, komunikazinorako oinarria emoten deutsie. Gure ingurura begiratuz, hamarkada luzeetan hatako eskuduntzak doguzala, zein dira gure herriko haur eta gazteek euskal kultureari buruz ezagutzen dabena? Edo bestela planteauta, uniformizazinoak eta ...

Euskal diglosia: eregiteko dagoan kontua

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Euskerea berbagai
A ze nolako roiloa bota deuskun Erramunek! Eta honek zertarako balio deusku? pentsauko dau batek baino gehiagok. Bada, diglosia berbearen definizinoan edota zentzua egokituz egin diran hanka sartzeak gorabehera, horreen artean kokatzen dot orain gitxi Euskaltzaindiak argitara emon dauen J. L. Goikoetxea adiskidearen “Euskal diglosia irazia” ('euskal diglosia' eregiteko dagoana eta 'irazia' sobera dagozan berbak dira). “Irazia deritzagu, ehundegian ehuna egitean lez gauzatzen dalako, euskera batuak, euskalki literarioak eta azpieuskalkiak bata besteari hareen artetik bilbea igarota” (Euskalkia eta hezkuntza. Dakigunetik ...

Euskalduntze-alfabetatzea hizpide (II)

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   Euskerea berbagai
Kontua, bada, nire eretxi apalean honakoa da: egungo sarea berrantolatu behar dogu, egun gatibu doguzan bitartekoak askatuz eta bitarteko horreek ondorioztatzen dan sarearen normalizazinoa indartzeko erabiliz ez eze Euskerea Biziberritzeko Plan Nagusiaren ezarpenak, hiztunek euskerea erabili dagien aukerak ugaltzeko berariaz sortu dan plan estrategiko horren gauzatzeak behar dituan udal mailako zerbitzuak indartzeko be erabiliz, horretarako HEAko profesionalak birzikletako pausuak eginez. Horrezaz ganera, teknologia barrien erabilerea zabalduz ikasleen autonomia indartzeko eta merkatua bera zabaltzeko urratsak egin behar doguz, gurasoak, kolektibo profesionalak ...

Euskalduntze-alfabetatzea hizpide (I)

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   Euskerea berbagai
Bolada batean nagusi ziran ikasle eta langabetuen multzoak arian-arian urritu egin dira eta lanean ari diran eta helduagoak diran lagunak hurreratu dira helduen euskalduntze alfabetatze sektorera. Bada, ikasleen tipologian eta beharretan aldaketa esanguratsuak ari dira gertatzen. Sasoi batean emoitza akademikoak indartzeko, titulu bat eskuratzeko edo/eta lan merkatuan aukerak ugaltzeko asmoz euskerea ikasten etorren jente multzo andana murriztu egin da, gizartean bestelako lehentasunak nagusitzen ari diranez, besterik barik euskerea ikastera datorren jentea apaldu egin da. Guzti horri, euskerazko ereduen bilakaerea ...

Uda sasoian be euskeraz

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Euskerea berbagai
1500 ikasle Ikastolen Alkartearen udako hizkuntza eskaintzetan Euskal Herri osoko 1500 ume eta gazte inguruk hartuko dau parte BIEk aurtengo udarako preparau dauen hizkuntza eskaintza oparoan. Ikasleentzako oinarrizkoa dan planteamentu eleanitzagaz ikastolek erakutsi daben konpromisoa berretsiz, aurtengo udako hizkuntza eskaintzak hiru proiektu ditu oinarri: 'Enjoy English', 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako igeleserako ikastaro berezia. Bestalde, 'Ingeles Udalekuak' 10 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat pentsauta dagoz. Aurtengo Ingeles Udalekuetan Euskal Herriko eta Errioxako 536 gaztetxu parte hartzen ...

Euskerearen Jarraipena (III), Euskal Herriko Inkesta Sozioliguistikoa

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Euskerea berbagai
Ezuste larregirik ez dakarre datuok baina eztabaidea biztu da gizartean. Makinatxu bat foro eta eztabaida saio izan da azken aldian euskerearen, identidadearen edo kultur aniztasunaren harian. Horren erakusgarri, pare bat zita aitatuko doguz eta parte-hartzaileetako batzuk gogoetarako botatako mezuak: 1. 'Euskerea, identidadea, kultur aniztasuna eta herritartasuna' mahai-ingurua (Euskadiko Langile Komisioak antolatutako Udako Eskola Sindikalaren barruan): Gonzalo Larrucea (Euskerearen Ahoku Batzordeko kidea, irakaslea...) - 'Euskerearen berreskurapen prozesua harro egoteko modukoa da'. - 'Erakundeen babesak ez dau bizkortu erabilerea.' - 'Bizi dogun identidade krisiak eragin ...

Eskoletan euskerearen erabilerea indartzeko abiaburuak (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskerea berbagai


(1) Horretarako, EBPNren Udal eremuen araberako hedapena (2001) kontuan hartzea komenidu da. (2) Testuinguru horretan sakonduz, euskalgintzan indarrean dan printzipioa, hots 'Gitxi gara eta batu beharra dogu' baieztapen erdi-egia gainditzea behar-beharrezkoa da. Izan be, biztanleriagaz alderatuta, hedadura ekonomikoa kontuan hartuta zein bestelako erispideak kontuan euskalgintzea ez da, oro har, mobimentu ahula eta eremu urrikoa. Halanda be, euskalgintzako alkarte eta erakundeek bakotxaren zeregina, ikuspegia, balioak-eta xedeetara heltzeko egin beharreko pausoak argi izan behar dabez, era horretara, euskerea hedatzen eta indartzen dihardugunok ...

III. inkesta soziolinguistikoa

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskerea berbagai
Euskerea ez doa atzeraka, haatik, erdi hutsik egoan botilea, neke handiz bada be, beteten gabilzala uste osoa daukat. Halan da be, makalaldiak edozein momentutan etorri leitekez, beraz, ez dago baikorkerietan denporea galtzerik, etorkizunaz azken berbea esaterik. Egin doguz urratsak, baina, euskerearen aldeko lasterketan ez dago etenik. Erramun Osa

Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (II)

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Euskerea berbagai
Lurraldeetan erabili beharreko dinamikak Azken helburuak askotarikoa dan gizarteari begira danonak edo orokorrak izan daitekez; ez, ostera, horreetara heltzeko egin beharreko bideak, garatu beharreko estrategiak zein zabaldu beharreko diskurtsoak. Euskerearen indarbarritzea (HINBE) ahalbidetuko bada, euskal/erdal esfera soziokulturaletan eragin eta buztartzen ahaleginduko dan zeharkako mobimentu zibil eta autonomoa behar dau euskereak, lurralde bakotxaren errealidadea (politikoa, administratiboa, soziolinguistikoa, ekonomikoa, e.a.) ahaztu barik, euskerearen egoerea hobea izan daiten, erritmoak eta egoerak kontuan hartuko dituana. Hartara, lurralde edota eskualde batzuetako egoera zein ...

Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (I)

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakonduz, eragileen arteko hartu-emonak batzuetan gatxak, besteetan, abegikorrak, normaltasunaren barruan hartu eta ondo kudeatu behar dira, halan da be, euskerearen egoerea hobetzeko, kosta ahala kosta, une bakotxak ahalbideratzen dauen lankidetzea eta kolaborazino mailea ondo kudeatzen jakin behar da. Bada, euskalgintzeak indarrak metatzera bideratutako estrategia batean bere lekua zein dan jakin behar dau, osterantzeko eragileek euren betekizunak bete daiezan, eragile papera ondo bete behar dau eta modu autonomoan, interferentzia albait gitxien tarteko dirala, jokatzeko gauza izan behar dau. Baita ...

Elebitasuna versus Eleaniztasuna

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

Gazteak euskal hiztun dira?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

'Anexiñua Oñatiarrez'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskerea berbagai
'Anexiñua Oñatiarrez' / Bertsuak Lehen agerraldixa / Sarrerako bertsuak Aloña Mendi aldamenian Leku nasai, zabalian, Oñati eder ikusten dogu aurtengo Herri Hegunian; Batian ta bestian (e) Plaza eta kalian Jentia dabil gustora, Jai-giro polit honen barruan Orain dator antzerkira. Urte batzuk tartian dirala Berriz hemen gaittuzue, Artista kaskarrak gariela Zuek ondo dakizue; Baiña herriko saltsak (e) Ohitturak eta dantzak Ikusiko dittuzue, Borondate on apur batekin Asko gustauko xatzue. Gaurko antzerki apal honetan agertuko dogun gaixa, Oñatin gertatu zan benetan hori da kontu ...

2003ko zezeilaren 16an UK barria kalean: Zorionak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskerea berbagai
6. Lekuan lekuko berbeteari beti egin deutsazue lekua UKn. 'Akabuko punte' irakurleek asko estimetan daben atala da. Atal hau zabaltzeko aukerea aztertu dozue? 'Akabuko Punte' atala aldizkariaren nortasun ikurretako bat da. Aldizkaria sortu genduanetik hilebetero beti egin doguna. Hasieran oso argi izan geunkan eskualdeko berbetei lekua egin behar jakela, altxor hau jaso eta ezagutarazo behar genduala, guk egin ezean beste inork egingo ez ebalako. Eta oraindino horretan gabilz eta aurrerantzean be ibiliko gara. Atalak orain arte lez jarraituko dau, hau ...

Erramun Osa: 'euskerearen etorkizuna egunero eregi behar dogu danon artean'

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Euskerea berbagai
6. Orain urte batzuk helduen euskalduntzeak eta alfabetatzeak aparteko indarra izan eben eta gaur egun askosaz jente gitxiago dabil euskaltegietan. Orain erabilerearen garrantzia azpimarratzen da. Sasoietara eta egoeretara egokitzeko ordua ete da? Euskerearen berreskurapena fenomeno urbanoa da eta une honetan uri eta herri handienetan dago egoerarik larriena. Hirurogeigarren hamarkadearen erdialdean alfabetatzea egoan pil-pilean, besteak beste, herri honi historian zehar ukatu izan jakolako hezkuntza sistema propioa garatzeko aukerea eta, horren ondorioz, jente asko egoan euskeraz irakurteko eta idazteko gaitasunik barik. Testuinguru ...

Getxoko toponimiaren harian

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Euskerea berbagai
Bitxikeriak Dokumentu batetik bestera kopiaukeran akats batzuk topau dira zenbait toponimotan: Arediondo – Arechondo // Jillamonte – Villamonte...; edozelan be, ez dabe eraginik izan, kasu isolatuak baino ez diralako izan. Aldaketa baten adibiderik argiena, Goñi gasolindegiaren atzealdean dagoan baserri baten izenagaz pasau da, Ibarbengoa baserria; 1629an dokumentauta dago lehenengo aldiz eta Ybarrabengoa izenagaz agertzen da; beranduago, aldaketa fonetikoak dirala eta, Ybarbengoa edo Yberbengoa agertzen da. 1856an, ostera, Yberberango dokumentetan da eta gaur arte holan erabili izan da. Auzokideei galdetu eta Yberberango esan deuskue ...

Bilbo: euskerearen uriburu

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Euskerea berbagai
Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta' Esteban Urkiagaren obraren balioaz jaubetuta, hona hemen poeta bizkaitar handienetakoaren eta XX. gizaldiaren hasiera aldeko euskal kulturearen pizkundearen sustatzaile eta olerkari nagusienetakoaren ganeko zertzelada batzuk: Aurten 65 urte dira Lauaxeta Gazteizko kanposantuan goizaldean fusilau ebena. 1905eko abuztuaren 5ean Laukizen jaio eta hogeita hamar urteko bizian politika zein kultura arloetan buru belarri ibilitakoa. 'Euzkadi' egunkarian idatzi eban euskera sailean eta denporagarrenean, sail horretako zuzendari izentau eben 1931n Nikolas Ormaetxea 'Orixe'-ren ordez. Urte horretan emon eban bere ...