Euskerea barra-barra Getxon

Bizkaie! 2006-11-17 01:00   Euskerea berbagai
Euskal Kulturearen VIII. Jardunaldiak zemendiaren 20tik abenduaren 3ra

Getxoko Udalak be badaroaz urte batzuk Euskerearen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen eta, gauzak holan dirala, aurtengoak zortzigarrena beteko dau. Urtero legez egitaraua zabala, erakargarria eta anitza izango da.

Euskerearen Nazinoarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, baina lehenengo Euskerearen Eguna orain 50 urte baino gehiago ospatu zan, 1949an, Ipar Euskal Herrian, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan. 1995ean, Uruguaiko euskaldunek egun handitzat eukena Euskerearen egun ofizial izentetako eskaerea egin eben eta Eusko Jaurlaritzeak eta Euskaltzaindiak ontzat emon eta, beraz, abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren Eguna, Euskerearen eguna izentetea erabagi eben.

Getxoko Udalak be badaroaz urte batzuk Euskerearen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen eta, gauzak holan dirala, aurtengoak zortzigarrena beteko dau. Urtero legez egitaraua zabala, erakargarria eta anitza izango da, gustu eta edade guztietako getxoztarrak eta hurreratzen diran danak aseko dituan egitaraua, hain zuzen. Aurten, musikaz, dantzaz, poesiaz, umore ikuskizunez, antzerkiaz, bertsolaritzaz, SMS lehiaketaz, berbaldiez, mahai-inguruez eta beste hainbat jardueraz gozau ahal izango da jardunaldiotan.

Egitaraua:

- SMS lehiaketea: zemendiaren 20tik 28ra. Informazioa: Bizarra Lepoan Kultur Elkartea (944914357). Informazio gehiago, hurrengo loturan: sms

- Berbaldia eta ardao-dastaketea: ‘Ardaoaren gainean’, zemendiaren 22an, eguaztena, Mikel Garaizabal eta Itsaso Araneren eskutik. Non: Algortako Bidebitarte Txokoan, 20:00etan. Izen-emotea: UK Aldizkaria (944911337).
InformaziNo gehiago, hurrengo loturan: ardaua

- Poema eta testu musikatuak: ‘Hamar mezu eta dei bat’. Patxi Zubizarreta, Txema Garcés, Josetxo Goia-Aribe. Zemendiaren 23an, Algortako The Piper´s Irish Pubean, 19:30etan. Sarrerea doban. Informazino gehiago, hurrengo loturan: poema

- Kontzertua: Eko zuzenean (Euskal Herriko Kantarik Onenak) zemendiaren 24an, Getxo Antzokian, 19:30etan. Sarrerak: 3 € (hilaren 13tik salgai). Informazino gehiago, hurrengo loturan: Eko

- Haurrentzako antzerkia: ‘Cantervilleko mamua’ zemendiaren 25ean, Getxo Antzokian 13:00ean eta 18:00etan. Sarrera: 2 € (hilaren 13tik salgai). Informazino gehiago, hurrengo loturan: antzerkia

- Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalaurrekoa. Zemendiaren 26an, Getxo Antzokian, 17:30etan. Informazino gehiago, hurrengo loturan: bertsolari

- VI. Umore jardunaldiak: ‘Emetik’ Bertso Kabareta. Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Onintza Enbeita. Zemendiaren 28an, The Piper´s Irish Pubean (Algorta), 20:00etan. Sarrerea doban. Informazino gehiago, hurrengo loturan: emetik

- VI. Umore jardunaldiak: ‘Greban gaude’. Lakrikun Antzerki taldea. Zemendiaren 29an, The Piper´s Irish Pubean (Algorta), 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban. Informazino gehiago, hurrengo loturan: greban

- Mahai-ingurua: ‘Euskal literaturaren egoera’. Parte-hartzaileak: Laura Mintegi, Unai Elorriaga, Hasier Etxebarria, Eider Rodríguez eta Xabier Paia. Moderatzailea: Esti Ezkerra. Zemendiaren 30ean, Villamonteko Kultur Etxean, 19:30etan. Sarrerea doban. Antolatzailea: Egizu Euskara Elkartea. Informazino gehiago, hurrengo loturan: mahai-ingurua

- Triki eta kantu gosaria. Abenduaren 1ean, Piper´s Irish Pubean (Algorta). Goizeko 10:00etan. Informazino gehiago, hurrengo loturan: gosaria

- Sms Lehiaketearen Sari Banaketea. Abenduaren 1ean, Algortako Kasinoan, 19:00etan. Informazio gehiago, hurrengo loturan: sms

- Euskara Showa. Abenduaren 1ean, Algortako Kasinoan 20:00etan. Informazino gehiago, hurrengo loturan: showa

- Zuberoako musika, kanta eta dantza ikuskizuna. ’Aitzina Pika ikusgarria’. Abenduaren 2an, Getxo Antzokian, 19:00etan. Informazio gehiago, hurrengo loturan: musika

- Zinea. ‘Betizu eta Xangaduko misterioa’. Abenduaren 3an, 12:00etan eta 17:00etan eta ’Kutsidazu bidea, Ixabel’ 19:00etan, Getxo Antzokian. Informazino gehiago, hurrengo loturan: zinea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu