Bikoizketearen ganeko jardunaldia Eskoriatzan

Bizkaie! 2006-11-23 01:00   Euskerea berbagai

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) euskerazko bikoizketearen inguruko jardunaldia antolatu dau Eskoriatzan zemendiaren 23rako Mondragon Unibersidadearen HUHEZI Fakultadean.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) euskerazko bikoizketearen inguruko jardunaldia antolatu dau Eskoriatzan zemendiaren 23rako, Mondragon Unibersidadearen HUHEZI Fakultadean.

Euskerazko ikus-entzunezko itzulpena berbagai hartuta, Euskal Herrian publiko aurrean egiten dan lehenengo jardunaldia izango da, EIZIEko iturrien arabera. Lanbide horretan jarduten daben etxeetako ordezkari guztiak batuko dira Eskoriatzan euskerazko bikoizketearen ezaugarriak eta berezitasunak aztertzeko.

EIZIEren arabera, euskerazko bikoizketea ETBrako egiten da gehienbat eta, ‘zoritxarrez, askoz gitxiago zinemarako eta DVDtan zabaltzen diran filmetarako’. Antolatzaileen esanetan, ‘zinemarako be asko bikoiztuko balitx, beste egoera batean egongo ginateke: euskereak presentzia handiagoa eta normalagoa izango leuke kalean eta gure bizimoduan’.

Holan, jardunaldian landuko diran gaiei jagokenez, Mixer Edertrack bikoizketa etxeko Jesus Eguzkitzak bikoizketearen barri emongo dau; enkargua jasoten danetik eta euskerazko bertsinoa entregau arteko ibilbidea azalduko dau.

Mixer Irusoin etxeko Iñaki Zubizarretak euskerazko bertsinoa zelan preparetan dan azalduko dau, itzulpen-egokitzapena, pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak edota publizidadea jorratuz. Jarduera horrek euskerearen biziberritzean dauen garrantzia landuko dau.

Marian Galarraga Tinko Elkarteko arduradunak zinemarako bikoizketea aztertuko dau (erderazko filmak euskerara eta euskerazko filmak erderetara). Ikusleen eta banaketearen alderdiez be egingo dau berba.

Amaitzeko, ETBko Euskara Sailaren buru Asier Larrinagak egin ostekoaren inguruko hausnarketea egingo dau bezeroaren ikuspuntutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu