Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskerea berbagai

Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) lanaren hirugarren edizinoa aurkeztu barri dabe, lehenengoz argitaratu zaneko hamargarren urteurrena beteten dan honetan. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek eta Lurdes Ansa Elhuyar Edizinoak saileko arduradunak emon ditue hiztegi barrituaren zehetasunak.

Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) lanaren hirugarren edizinoa aurkeztu barri dabe, lehenengoz argitaratu zaneko hamargarren urteurrena beteten dan honetan. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek eta Lurdes Ansa Elhuyar Edizinoak saileko arduradunak emon ditue hiztegi barrituaren zehetasunak.

Itziar Nogerasek adierazo dauenez, ‘Elhuyar Fundazinoaren helburuetako bat euskerea garatzeko eta normalizetako hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da eta helburu horri tinko eutsita, urteak daroaguz hiztegigintzan lan egiten, eta, doguzan hiztegiak eguneratzeaz gain, hiztegi barriak egitea da gure helburua’. Horrenbestez, datorren urtean Elhuyarrek ingelesa-euskerea hiztegia argitaratzeko asmoa dauela jakinarazo dau Nogerasek. Antton Gurrutxagak, hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek, hiztegiaren ezaugarri teknikoak azaldu ditu, eta, besteak beste, esan dau Elhuyar Hiztegia egiterakoan bi noranzkoak hartu dirala kontuan, hau da, bi hizkuntzak (euskerea eta gaztelania) parez pare landu dirala. Bestalde, hiztegia eguneratzeko erabili diran iturriak eta erispideak zeintzuk diran adierazo dau: Elhuyarren hiztegigintzako datu-basea, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Eusko Jaurlaritzearen Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, Orotariko Euskal Hiztegia, hiztegi-iturri klasikoak eta barriak, ikerlanak, erabiltzaileen oharrak, kritikak...

Azkenik, Lurdes Ansak Elhuyar Edizinoetako arduradunak hartu dau berbea eta hiztegiaren hiru formatuen ganean egin dau berba: liburua, CD-ROMa eta Interneteko bertsinoa. Datu esanguratsu legez azpimarra daiteke, gaur egun, Elhuyar Hiztegiak sarean hileko 300.000 bisita dituala batez beste.


Hamar urteko ibilbidea

Elhuyar Hiztegi barriak 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide batzen ditu eta hiru ataletan banatuta dago: euskerea-gaztelania, gaztelania-euskerea eta gramatika-eranskina. Orain dala hamar urte argitaratu eban Elhuyarrek Hiztegiaren lehenengo edizinoa, eta, ordutik oso kontuan hartu ditu euskal hiztegigintzan egin diran urratsak. Orain dala sei urte, Elhuyar Hiztegiaren 2. argitalpena kaleratu zan, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren lehenengo bertsinoa amaitzeagaz batera. Geroztik, ‘Euskaltzaindia Hiztegi Batua osotzen dago eta lan horren emoitzak apurka Interneten argitaratzen. 'Erabagi horreek ahalik eta zehatzen jasoten ahalegindu gara 3. edizino honetan, eta, aldi berean, kontuan hartu doguz beste informazino-iturri batzuk be’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu