Berria egunkariaren estilo liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Euskerea berbagai

Orain dala hiru urte jaiotako Berria egunkariaren estilo liburua Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe gaur Berriako zuzendari Martxelo Otamendik, Jon Mancisidor BBK erakundeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Berria egunkariko euskera zuzendari Irene Arraratsek.

Orain dala hiru urte jaiotako Berria egunkariaren estilo liburua Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe gaur Berriako zuzendari Martxelo Otamendik, Jon Mancisidor BBK erakundeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Berria egunkariko euskera zuzendari Irene Arraratsek.

Hasieratik argi geratu da plazaratu barri daben estilo liburua sasoi bateko Euskaldunon Egunkaria egunkariaren estilo liburuan oinarrituta dagoala, baina ‘ez dira gauza bera’, Otamendik zehaztu dauen legez. ‘Estilo liburua ez da gramatikea bakarrik, mundu bat ulertzeko modua da eta baita ulerkera hori eskaintzeko modua be, beti be Berriaren erispideen arabera’, dino zuzendariak. Holan ba, ‘oinarrizko elementua da komunikabideetarako, ez bakarrik Berria egunkariko langileentzako’.

Jon Mancisidorrek BBKren izenean egin dau berba: ‘guretzat be erabilgarria izango da, erakunde elebiduna garan aldetik. Liburua erreferentzia da euskeraz idazten daben kazetarientzat eta, oso har, euskeraz idazten dauen edonorentzat’. Mancisidorren ustez, lanaren munduan dauka etorkizuna euskereak eta, horretarako, ezinbestekoa da estilo liburu hau.

Andres Urrutia euskaltzainburuak euskalgintzearen inguruan dabilzan hiru erakunde hartu ditu gogoan, ‘mahai honetara batu garanak’, Euskaltzaindia bera, Berria eta Bilbao Bizkaia Kutxa, hain zuzen be. ‘Estilo liburu baten esanahiak oso zabala izan behar dau, ez bakarrik hiztegi batuari lotua, hizkuntzearen normatibizeteari baino’, zehaztu dau Urrutiak.

Berriako euskera arduradun Irene Arraratsek Arthur Millerren aitamen bategaz hasi dau berbaldia: ‘egunkari on bat hauxe da: komunidade bat bere buruari mintzo jakona’. Berria txikia dala autortu dau, ‘baina konpromiso handiak ditu’. Horretarako, ezinbestekotzat jo dau erispide zehatzak izatea, bai kazetaritzeari zein hizkuntz ereduari jagokonez. Holan, helburu bi nabarmendu ditu: batetik, kazetarien ohiko dudak argitzea eta, bestetik, idazteko baliabideak lantzea. ‘Estilo liburua egiten ahalegindu gara eta, horregaitik, gramatikan zentreteaz gan, beste hainbat kontu hartu doguz gogoan, batez be estiloari jagokozanak’. Eta hor dago, hain zuzen be, estilo liburuen erispide nagusia: erakargarri idaztea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu