Euskal jokogintzearen katalogoa zabaltzen

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskerea berbagai
Ikastolen Elkarteak lau produktu barri aurkeztu ditu

Herri tradizinoan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskeraz garatzeko eta ikastolei Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko dira. Lanok honako honeek dira: ‘Animalien alfabetoa’, ‘Nor da nor?’, ‘Auskalo: euskal triviala’ eta ‘Zazpi, buru bete bazpi’ lehenengo DVDa.

Herri tradizinoan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskeraz garatzeko eta ikastolei Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko, Ikastolen Elkarteak 43 hezkuntza joko ditu katalogoan -3 CD-ROMak barne-; azken 15 urteotako lana da hori baina, katalogoa zabaldu guran, lau produktu barri aurkeztu dabez. Lanok honako honeek dira: ‘Animalien alfabetoa’, ‘Nor da nor?’, ‘Auskalo: euskal triviala’ eta ‘Zazpi, buru bete bazpi’ lehenengo DVDa. Azken hori Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak alkarlanean landutako ‘Katuen Testamendua’ bilduman oinarrituta dago, umeek kantuka eta kontuka ikasteko.

Ekimen barrien aurkezpena oraintsu egin dabe Bilbon. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko zuzendariak, Gotzon Lobera Igone Etxebarria izan dira. Gomezen esanetan, ‘baliabide didaktikoek garrantzia handia dute hezkuntza-proiektuak garatzeko’. Izan be, lanok jokogintzeagaz lotuta egon arren, hezkuntzea dute helburu, beti be euskerea oinarrian hartuta. ‘Produktuak egon, badagoz, baina ez dira behar beste ezagutzen’, zehaztu dau Loberak. Etxebarriak be traba hori azpimarratu dau: ‘euskerazko produktuen zabalkundea bermatzeko ahalegin berezia egin beharko litzateke’. Horretan, eta jokogintzearen katalogoaren garapenean, lan berezia egiten dau Ikastolen Elkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu