Euskaldunbariak protagonista Euskerearen Nazinoarteko Egunean
2006-12-01 01:00 Euskerea berbagaiEuskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.
Euskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.
‘Ukan, alkarbizitzaren birusa’ kanpainearen barruan egitarau potoloa izango da. Gaur, bihar eta etzi ekitaldi handi bana egingo da EAEko hiru uriburu nagusietan. Gaur gauean kontzertua izango da Bilboko La Casilla pabiloian, Alex Ubago eta Bide Ertzean taldeakaz. Oraindino lortu daitekez kontzerturako sarrerak, horretarako jarrita dagoan telefonora deituta: 900 100 588.
Zapatuan, abenduak 1, Euskerearen Jaialdia egingo da Gasteizen. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean, Lakuako gizarte-etxean hainbat ikuskizun eta ekitaldi egingo dira, bai umeentzat eta bai nagusientzat be. Umeek, jolasak, puzgarriak, tailerrak eta txokolatea izango ditue arratsaldea jolasean pasetako. Helduek, barriz, arte-adierazpenak zuzenean gozauko ditue: muralista bat lanean, antzerki-deklamazinoa eta musika-saio atsegina. Ekitaldia amaitzeko, saio laburra egingo da, ‘Ukan’ aurkeztu, kantuak entzun eta agintarien parte-hartzeagaz.
Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ekitaldi nagusia domekan egingo da, aurten Donostian, urteroko txandakatzeak holan aginduta. EAEko hiru foru aldundiek eta Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzeagaz batera, ekitaldi instituzionala deitu dabe domekarako Kursaalean, 12:00etan.
Kantari, dantzari eta bertsolariek ordubeteko saioa egingo dabe. Tartean izango da Ibarretxeren adierazpena, eta euskerearen bitartez alkarbizitzarako hain ekarpen handia egin daben euskaldunbarriei autorpena, ‘Ukan’ sari sortu barriaren bitartez.
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu dauenez, 2006ko Euskerearen Nazinoarteko Egunean Eusko Jaurlaritzeak aldarrikatu gura dauen mezuak bi oinarri ditu: alkarbizitzearen oinarria eta hizkuntza-aniztasunaren oinarria. Mezu hori zabaltzeko, ‘Ukan alkarbizitzaren birus osasungarriaren laguntzinoa parebakoa’ dala azpimarratu dau. ‘Aurten identifikau dabe birus hori, eta aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Egunean helduko da bere lehen helmugara’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!