Gernika-Lumoko Udalak, herriko ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuak banatu ditu
2006-11-30 01:00 Euskerea berbagaiGida honek, herriko hezkuntza zentruetan banatuta, familiari eta eleaniztasunari buruzko hainbat aholku batzen ditu, ohikoak diran galderen erantzunakaz antolatutak. Danetara, 1000 ale banatu dira.
Gernika-Lumoko Udalaren Kultura Sailak, eta Euskera Zerbitzuak, gaur egungo gizartean dagoan eleaniztasunaz arduratuta, ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua berrargitaratu dabe. Euskerearen erabilerea areagotzearen aldeko eta familian euskerea transmitidutearen aldeko Gernika-Lumoko Udalak martxan jartzen dauen ekimenetariko bat da. Gida honek, herriko hezkuntza zentruetan banatuta, familiari eta eleaniztasunari buruzko hainbat aholku batzen ditu, ohikoak diran galderen erantzunakaz antolatutak. Danetara, 1000 ale banatu dira.
‘Ume Elebidunen gurasoentzako Eskuliburua’ hizkuntza baten edo bat baino gehiagotan seme-alabak hezitzean sortzen diran zalantzei erantzuna emoteko tresna erabilgarria da. Gaur egungo gizartean, eleaniztasuna gero eta nabarmenagoa da, eta gida honek gurasoei laguntza eskaintzea dau helburu. Gauzak holan dirala, askotan errepetiduten diran familiari buruzko galderak, hizkuntzearen garapenari buruzkoak, edota irakurketa eta idazketeari buruzko galderen aurrean laguntzinoa eskaintzen da.
Gernika-Lumoko hezkuntza zentruetan, Allende Salazar, San Fidel Ikastola, Seber Altube, Mertxede Ikastetxea eta Barrutia eskolan banandu dira gida honeek, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleen artean, eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleen artean. Esandako moduan, 1000 ale banatu dira.
Gernika-Lumoko Udalak berrargitaratu dauen eskuliburua Alma Flor eta Colin Baker irakasle entzutetsuen ‘Guía para padres y madres y profesores de niños bilingües’ liburuan oinarrituta dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!